Susa argitaletxeak 'Munduko Poesia Kaierak' bildumea sortu dau

Bizkaie! 2013-12-04 10:13   Kulturea

Beñat Sarasolaren zuzendaritzapean, Susa argitaletxeak abiatu barri dau Munduko Poesia Kaierak bildumea. Mundu osoko sei poeten antologiak kaleratuko ditue urtero, eta daborduko datorren urteko lanen laginez osotutako liburua argitaratu dabe.

Beñat Sarasolaren zuzendaritzapean, Susa argitaletxeak abiatu barri dau Munduko Poesia Kaierak bildumea. Mundu osoko sei poeten antologiak kaleratuko ditue urtero, eta daborduko datorren urteko lanen laginez osotutako liburua argitaratu dabe.

2014an ekingo deutsie kaierak plazaratzeari, hiru udabarrian eta hiru udagoienean. Georg Trakl, Maria Merce, Aime Cesaire, Carlos Drummond de Andrade, Emily Dickinson eta Miguel Hernandezen poesiagintzearen antologiak izango dira lehenengoak, eta itzultzaileak honeek dira, hurranez hurran, Anton Garikano, Itxaro Borda, Aime Cesaire, Koldo Izagirre, Angel Erro eta Josu Landa.

Sarrera labur bat idatziko dau liburu bakotxean Sarasolak, egilea eta bere sasoia kokatzeko. Euskerazko bersinoa besterik ez dabe batuko, 64 orrialdetan. XIX. mendetik gaur egunera arteko olerkiak jasoko ditue.

Euskerara ekarritako poesian dagoan hutsunea beteten hasteko asmoa daukie bildumearen arduradunek, euskal poesiaren eta munduko poesiaren arteko zubia eregitea.

Kaiera bakotxa 10 euroan salduko da dendatan, baina harpidetzea egiteko aukerea be badago, urtero 40 euroren truke.

Munduko Poesia Kaierak laginen liburua irakurri gura izan ezkero, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu