Euskal Dendearen 18. edizinoa be martxan dago
2013-12-05 13:56 KultureaLandakotik urrun barik dago Euskal Dendea, Durangoko Merkatu plazan. Goizeko hamaiketan zabaldu ditu ateak, eta bederatziak arte egongo da zabalik. 18. edizino honetan 52 salgune izango dira.
Landakotik urrun barik dago Euskal Dendea, Durangoko Merkatu plazan. Goizeko hamaiketan zabaldu ditu ateak, eta bederatziak arte egongo da zabalik. 18. edizino honetan 52 salgune izango dira. Artisautza eskura lelopean, 23 artisau batu dira aurten Euskal Dendan, Euskal Herri osokoak, Bizkaikoak, 23. Gaur, abenduak 25, egurra lantzeko ikastaroa, eta gozoki eta papiroflexia tailerrak eskainiko ditue.
Arrastian, 20:00etan, San Agustin kulturgunean Artetsu Sariak emongo ditue. Edizino honetako saridunak Forjas Brun, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Saila, Gara egunkaria, Bertsozale Elkartea eta Kontseilua dira.
Arbaso artisauen alkarteak antolatzen dau Euskal Dendea, euskal artisauen erakusleihoa. Ekimenaren helburu nagusia artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta merkaturatzea da, beti be, Euskal Herrian egindakoaren zigiluaz. Makinatxu bat sektoretako ordezkariak batu dira Euskal Dendan; beiragintzea, metala, zeramikea, egurra, ehungintzea, narrua eta abar. Euskal Dendea domekara arte egongo da zabalik, 20:00ak arte. Sarrerea 1,30 eurokoa da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!