Doinu gogorragoekaz dator Ze Esatek 'Ibuprofeno' disko barrian
2013-12-04 11:09 MusikeaSortu barri daben Mirentxu Records zigilupean kaleratu dau Ze Esatek taldeak Ibuprofeno disko barria. Hirugarren honek aurrekoek baino doinu gogorragoak dakarzala dinoe, gitarra indartsuagoak eta bajuak distorsinoagaz. Ahotsenean joko ditue kanta barriak, abenduaren 6an, 15:00etan.
Sortu barri daben Mirentxu Records zigilupean kaleratu dau Ze Esatek taldeak Ibuprofeno disko barria. Hirugarren honek aurrekoek baino doinu gogorragoak dakarzala dinoe, gitarra indartsuagoak eta bajuak distorsinoagaz. Ahotsenean joko ditue kanta barriak, abenduaren 6an, 15:00etan.
Rocka dau ardatz Ze Esateken lanak, eta gustuko daben lez, funk eta ska doinuekaz nahastau dabe. Urte hasieran hasi ziran kantak prestetan, hasieratik argi euken erritmo gogorragoak sortu gura zituela. Gustura dagoz emoitzeagaz. Gitarra eta bajuei indarra gehitzeaz aparte, ez ditue programautako bateria erritmoak erabili oraingoan.
Aurreko diskoetan kantagai zituen antzeko gaiak batu ditue honetan be, gai politikoak, sozialak, maitasuna, maitasun eza eta abar. Jakina, parrandeak be badauka lekua diskoan, Ibuprofenozko goizak kantan agiri danez.
Haritz Harregiren Higain estudioan egin dabe grabazinoa, eta nahasketak, barriz, Neurotikan. Itxurea be jagon dabe, eta izenburuagaz lotuz, botika kaja baten itxurea emon deutsie diskoari. Unai Aranak izan dau diseinuaren ardurea. Taldeak berak produzidu dau beharra, Mirentxu Records zigilupean.
Durangoko Azokan taldeak bere erakusmahaia izango dau, bertan izango da salgai disko barria, eta azokearen ostean ipiniko dabe dendetan. Ahotsenean aurkeztuko dabe Ibuprofeno, barikuan. Dana dala, lehenengo kontzertua abenduaren 28an egingo dabe, Hatortxu Rocken.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!