Harrizko txalapartearen doinuz osotu dau Oreka TX taldeak 'Silex' lan barria
2013-11-29 10:25 MusikeaSilex (Txalapart) disko barria aurkeztu dau Oreka TX taldeak. Harkaitz Martinez de San Vicentek eta Mikel Ugartek harrizko txalapartea estreinau dabe oraingoan. Taldearen hirugarren lana da.
Silex (Txalapart) disko barria aurkeztu dau Oreka TX taldeak. Harkaitz Martinez de San Vicentek eta Mikel Ugartek harrizko txalapartea estreinau dabe oraingoan. Taldearen hirugarren lana da.
Kalakan hirukoteak eta Alosquartet taldeko Xabier Zeberiok be parte hartu dabe behar barrian. Oreka TXen izaerea ondoen erakusten dauen diskoa dala autortu dabe taldekideek, izan be Quercus Endorphina eta Nomadak TX beharrak beste egitasmo zabalagoetara lotuta egozan. Oraingoan, euren soinua lortu dabela dinoe.
Lan handia izan dabe harriak afinetan, esperimentazinoa derrigorrezkoa izan da. Sei hilebete emon ditue harria ezagutzen, lantzen eta soinuak ateraten. Ohiko makilen ordez kainaberak erabili ditue, eta horreek be afinau egin behar izan dira. Abestien berbak Jon Maiak, Uxue Alberdik, Ernest Alkhatek eta Luis Mari Mujikak idatzi ditue, eta danetan ardatz dira orekea, indarra eta erronkearen kontzeptuak.
Bilboko Arriaga antzokian, abenduaren 11n, Silex diskoko kantak entzuteko aukerea izango da. Orduan estreinauko dabe Herritmo ikuskizuna, diskoko kantaz osotua. Oreka TXek, Kalakanek eta Kukai jantza konpainiak sortu dabe Herritmo.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!