'Euskarak 365 Egun' ekimena Euskal Herriko 32 herritara zabalduko da
2013-11-28 14:48 Euskerea berbagaiEuskaltzaleak plazara urteteko deia egin dau gaur Topaguneak Bilbon, Euskarak 365 Egun ekimenaren bidez. Abenduaren 3an ospatzen dan Euskerearen Nazinoarteko Egunaren inguruan antolatu dabe ekimena Topagunea osotzen daben Euskal Herri osoko 32 euskaltzale alkartek.
Euskaltzaleak plazara urteteko deia egin dau gaur Topaguneak Bilbon, Euskarak 365 Egun ekimenaren bidez. Abenduaren 3an ospatzen dan Euskerearen Nazinoarteko Egunaren inguruan antolatu dabe ekimena Topagunea osotzen daben Euskal Herri osoko 36 euskaltzale alkartek.
Bilboko Kafe Antzokian egin dabe egitasmoaren aurkezpena, eta bertan izan dira Jasone Mendizabal Topaguneko zuzendaria, Maite Berriozabal Berbaro alkarteko arduraduna, eta Basauriko Euskarabilako Amaia Aurrekoetxea eta Maite Muñoz kideak.
Euskerearen normalizazinoan euskaltzaleek egindako lanaren aldarrikapena egin gura dabe antolatzaileek, eta etorkizunean be, hizkuntzearen normalizazinoari bultzada barri bat emoteko deia egin deutsie Mendizabalek. Euskaltzaleak plazara urten eta plazak hartzea nahi dogu, ganeratu dau.
Euskarak 365 egun ekimenaren kimua Durangoko Berbaro taldeak erein eban orain dala urte bi, 2011ko abenduan. Euskaltzaleek urte osoan egindako lanaren autortzea egitea gura eben, eta ez egun bakarrera mugatu, abenduaren 3ra. Eskualde osora zabaldu eben egitasmoa.
Herritarren garrantzia nabarmendu dau Berbaroko buru Maite Berriozabalek. Herriarena izan behar da eskaria eta aldarria. Azpitik gorako lorpenak izan behar dira, azaldu dau. Topaguneak kanpainea Euskal Herri osora zabaltzeko proposamena egin eutsienean poz handia hartu eben, indarrak batu behar doguz, gitxika-gitxika asko gara eta.
50.000 kartel banatu ditue Euskal Herri Osoan, eta euskaltzale guztien ekimenak batzen dituen webgunean be ipini dabe martxan, herriz herri eta eskualdez eskualde antolatu diran jardueren barri izateko. Kartelen erdia tokiko hedabideek zabalduko ditue. Webgunean, ekimenaren inguruko argazki eta testuak ipini daitekez.
Basauriko Euskarabila alkarteak abenduaren 1ean aldarrikatuko dau Euskarak 365 Egun. Igaz hamabi orduko jai handia egin eben, Basaurin be bagara izenekoa. Herriko gune zehatz baten izan zan igaz, aurten barriz Basauri osora zabalduko dogu, azaldu dau Amaia Aurrekoetxeak. Bost kalejira handi egingo ditue domekan, bakotxa Basauriko leku batetik abiatuko da. Auzoei garrantzia emon gura deutsie, urtean ekintza asko egiten doguz eta, adierazo dau da San Migel auzoko kalejirako arduradun Maite Muñozek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!