Aingeru Epaltzak 'Gure Jerusalem galdua' nobelea aurkeztu dau

Bizkaie! 2013-11-27 17:16   Kulturea

Orain hamaika urte hasitako Erresuma eta Fedea trilogiako azkenengo liburua da Aingeru Epaltzak argitaratu barri dauen Gure Jerusalem galdua (Elkar). Gerra odoltsuak eta maitasun sutsuak, erregeen aretoak eta kartzela krudelak, mendeku eta traizinoak, konspirazinoak ditu osogai idazle iruñearraren nobeleak.

2006an hasi eban trilogia, Mailuaren odola nobeleagaz; handik hiru urtera plazaratu zan Izan bainintzen Nafarroako errege. Joanes Mailu da protagonistea, Mailu erregearen odoleko seme sasikoa. 1512 eta 1610 urteen artean jazoten da istorioa, eta hirugarren hau 1586an hasten da, Joanes Mailu personaia zaharra dala.

Historia eta fikzinoa nahastau ditu Epaltzak, jazoera historikoak zorrotz batzen ahalegindu da, baina fikzinoak pisu gehiago daukala uste dau. Lehenengo liburuan Mailu Nafarroa Behera eta Biarno aldean ibili zan; hurrengoan, Frantziaraino joan zan; eta, oraingoan, etxera bueltau da, Iruñeara. Bidaia zirkularra egin dau protagonisteak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu