J. M. Coetzeeren 'Jesusen haurtzaroa' nobela barria euskeratu dau Aritz Gorrotxategik

Bizkaie! 2013-11-29 11:52   Kulturea

The Childhood of Jesus J. M. Coetzee Nobel saridunaren nobela barria da, aurten argitaratua. Aritz Gorrotxategik euskeratu dau, Jesusen haurtzaroa (Meettok). Itsasoak zeharkatu ostean, lurralde barri eta ezezagunera ailegau barri diran Simon eta David izeneko personaien istorioa kontetan dau.

Galdera ugari egiten ditu Coetzeek liburuan, baina asko eta asko ez ditu erantzuten, Gorrotxategik aurkezpenean azaldu ebanez. Protagonisten ganean be argibide gitxi emon ditu idazle hegoafrikarrak testuan. Bata gizon heldua da, eta bestea umea, baina ez dira aita-semeak. Herrialde ezezagun batera heldu dira, beste izen bat eta beste adin bat emoten deutsiez bertan, eta hango hizkuntzea ikasi beharra dabe, gaztelania. Hori da eleberriaren abiapuntua.

Kontakizuna guztiz edegia dala nabarmendu eban Gorrotxategik, eta amaierea be halan da. Gai asko lantzen dira nobelan, berbarako, etorkinen gaia, umeen heziketea, eta guraso eta seme-alaben hartu-emonak. Euskeratutako Coetzeeren bigarren lana da hau, lehenengoa Lotsaizuna (Elkar) izan zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu