Idiazabal gaztaia munduko onenen artean beste behin

Bizkaie! 2013-11-28 17:35   Jan edanak

Idiazabal Gaztaiaren Jatorrizko Deiturako 25 gaztandegiek arrakasta handia lortu dabe beste behin nazinoartean, izan be, 32 domina irabazi ditue Birminghamen egindako munduko gaztai txapelketa garrantzitsuenean.

Idiazabal Gaztaiaren Jatorrizko Deiturako 25 gaztandegiek arrakasta handia lortu dabe beste behin nazinoartean, izan be, 32 domina irabazi ditue Birminghamen egindako munduko gaztai txapelketa garrantzitsuenean.

Aurtengo txapelketea zemendiaren 27ean izan zan eta mundu osoko 2.744 gaztai aurkeztu ziran, 30 herrialdeetatik.

Epaimahaian 255 dastatzaile baino gehiago izan ziran, herrialde desbardinetatik hurreratutako adituak (Europakoak, Mexikokoak, Hego Amerikakoak, Japoniakoak eta Australiakoak, besteak beste) eta horreen lana izan zan 2013ko gaztairik onenak aukeratzea.

Aitatu 32 domina horreek argi erakusten dabe mundu mailan Idiazabal gaztaia onenen artean dagoala eta ez da hau Idiazabal gaztaiaren kalidadea autortzen dan lehenengo aldia. Idiazabal Gaztaiaren Jatorrizko Deitureak orain parte hartu daben 25 gaztandegietako behargin eta arduradunak zoriondu eta eskertu nahi ditu, Deitura honen ospe eta izen ona zabaltzen laguntzeagaitik. Gure artzainen ahalegina, ilusinoa eta lan ona kanpoan be autortua izan da atzera be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu