Ghibertiren Paradisuko Ateak izango dira Berreginen Museoko 'Artelana bere testuinguruan' zikloaren protagonista

Bizkaie! 2013-11-26 14:30   Kulturea

Lorenzo Ghibertik egindako Paradisuko Ateak izango dira Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Bilboko Berreginen Museoko pieza garrantzitsuenak ezagutzera bideratutako Artelana bere testuinguruan zikloaren protagonista eguen honetan, zemendiaren 28an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Lorenzo Ghibertik egindako Paradisuko Ateak izango dira Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Bilboko Berreginen Museoko pieza garrantzitsuenak ezagutzera bideratutako Artelana bere testuinguruan zikloaren protagonista eguen honetan, zemendiaren 28an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Egitarauak Museoko Bildumako pieza bat aztertzen dau hilean behin, dobako hitzaldiaren eta bisita gidatuaren bitartez.

Paradisuko Ateetarako lehenengo diseinuak, Testamentu Zaharrari buruzko 28 erlliebe zituan, lau zutabetan banatuta. Leonardo Bruni humanisteak egindako programa ikonografikoak Bibliako 20 eszena zituan, zeruaren eta lurraren Sorkuntzatik hasi eta Salomonen Epaiketeagaz amaituz; horreei profetak irudikatzen zituen zortzi panel gehitzen jakezan.

Halan da be, azken lanean, Ghibertik panel kopurua hamarrera murriztea erabagi eban, bi zutabetan banatuz. Diseinu barrian profetak baztertu eta Testamentu Zaharreko eszenak baino ez ziran irudikatu. Programa ikonografikoaren formulazino barriak eskatzen eban gaien laburpen handiaren ondorioz, Bruniren edo beste humanistaren baten laguntzinoa beharrezkoa izan zala emoten dau.

Oro har, Bibliako jazoerak lehen proiektuko berberak ziran. Baina, zenbait paneletan, jazoera desbardinak koadro bakarrean bateratu ziran. Hori da lehenengo irudiaren kasua. Munduaren sorkuntzea, Adanen eta Ebaren sorkuntzea, Jatorrizko Bekatuaren eszenea eta Paradisutik Kanporatzea koadro bakarrean ikus daitekez.

Proponidutako gaietako batzuk desagertu egin ziran -Aaroni buruzko eszena bat-; beste batzuk ordezkatu egin ziran -Salomonen epaia Salomon eta Sabako erregina bilakatu zan-, eta beste batzuk gehitu ziran -Josue-.

XV. eta XVI mendeetako Florentziako eskulturagile handien lanean oinarrituz, artelanak Errenazimenduak ekarritako eta ondoren Europan egindako artearen alderdi askoren oinarriak ezarri zituan eta arte aldaketen ikuspegia eskaintzen dauen Vía Renacimiento/Florentzia Eskultura aldi baterako erakusketearen parte da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu