'Jainko txiki eta jostalari hura' lanak barriz batu ditu Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverde
2013-11-27 14:16 MusikeaAlkarregaz egoteko gogoak batu ditu Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverde Jainko txiki eta jostalari hura (Elkar) proiektuan. Orain hamar urte sortutako Zaharregia txikiegia agian lanaren bide bera segidu dabe, baina guztiz desbardin.
Alkarregaz egoteko gogoak batu ditu Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverde Jainko txiki eta jostalari hura (Elkar) proiektuan. Orain hamar urte sortutako Zaharregia txikiegia agian lanaren bide bera segidu dabe, baina guztiz desbardin.
Joxan Lizarribar Berria egunkariko presidentearen heriotzea izan zan proiektuaren abiapuntua. Lagun gehiago ez nebala galdu nahi pentsau neban -adierazo dau Kirmen Uribek- eta lagunekaz gauzak egin nahi dodaz. Seme-alabek, lanak eta eguneroko beste hainbat kontuk alkarregaz nahi beste egoteko aukerarik emon ez arren, Lizarribar lagunaren hutsuneak batu eban boskotea barriro be. Bera izan zan gure lehenengo jarraitzailea, han izan zan New Yorken emon genduan lehenengo kontzertuan, gogoratu dau Urdangarinek.
Bostek euken alkarregaz lan egiteko gogoa, zentzu horretan behar erraza izan dala autortu dabe, gustura ibili dira eta. Uribek idatzi ditu oraingoan testu guztiak, musikea Urdangarinek, Ruedak eta Mendizabalek egin dabe, eta irudiak Valverderen ardurea izan dira. Kirmenek berba guztiak idatzi izanak osotasuna eta koherentzia emoten deutsoz lanari. Oraingoan, letrak kanpotik ikasi eta irakurri behar izan dodaz, musikea egin aurretik, azaldu dau Urdangarinek.
Mueta bitako poesiek osotzen dabe Jainko txiki eta jostalari hura, batetik mingarriak diranak, eta bestetik, sendabideak. Lehenengoen moltsoan, berbarako, Kideari abestia dago, falta dan lagunaren omenez. Oso oso barrutik idatzi neban, esan dau Uribek.
Euskaltasuna, gure historia, maitasuna, heriotzea... gai ugari darabile diskoan, eta danaren ganetik umorea, eta ironia bere bai. Pieza berezienetakoa Gutariko bakoitza da, era guztietako biktimak aitatzen ditu kanteak. Pieza indartsua da -azaldu dau idazle ondarroarrak- eta urtenbidea be emoten dau, oroimena.
Bilboko Kobaestudioan grabau ditue kantak, Xanperen zuzendaritzapean. Soinu-teknikari baino, musikari eta produktore be izan dala azpimarratu dau Mendizabalek, soinu berezia emon deutso. Aurreko diskoaren aldean, honetan produkzino lana jantziagoa da, ganeratu dau Ruedak.
Azaleko irudia (teilatu gorri-gorridun baserria, sagar berde eder baten ganean) lehenengo proiektukoa da, Valverdek berak adierazo dauenez. Hamar urte pasau dira, hau beste lan bat da, azala da lotura bakarra, esan dau. Askatasun osoz egin dau lan marrazkilariak, papel ganean, ohiturea dauen lez, akuarelakaz. Testuak izan ditu oinarri, musikea lanean ebilela entzuten joan zan eta.
New Yorkeko Bowery Poetry Club izeneko aretoan estreinau eben Jainko txiki eta jostalari hura ikuskizuna joan dan astean, zemendiaren 21ean. Musikea, berbea eta proiekzinoa tartekatzen ditue zuzeneko emonaldietan. Hurrengo saioa Gasteizko Artiumen egingo dabe, abenduaren 14an. Datorren urterako be hiru bat hitzordu ditue berbatuta: zezeilean, Mungian; martian, Durangon; eta, maiatzean, Bilbon.
Disko-liburuaren aurrerapen txiki bat ikusi gura izan ezkero, hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!