Joseba Tapiak 'Tximela kapitainaren izarrak' diskoa argitaratu barri dau
2013-11-28 10:21 MusikeaLuis Rezola Arana 36ko gerran gudari izandako kapitai tolosarraren bertsoak musikatu ditu Joseba Tapiak, gitarrea lagun, Tximela kapitainaren izarrak (Zakurraren bibolina) diskoan. Danetara, 18 kanta ditu behar barriak.
Luis Rezola Arana 36ko gerran gudari izandako kapitai tolosarraren bertsoak musikatu ditu Joseba Tapiak, gitarrea lagun, Tximela kapitainaren izarrak (Zakurraren bibolina) diskoan. Danetara, 18 kanta ditu behar barriak.
Luis Rezola Arana Tolosan jaio zan, 1914an. Gerra hasieran sartu zan Eusko Gudarostean, eta 22 urte besterik ez zituela kapitai izentau eben. Duesoko kartzelan preso egon zan 1937an, eta han idatzitakoak dira Joseba Tapiaren diskoan entzungai dagozan testuak. Antonio Zabalak batu zituan bertsook Auspoa bilduman, 1994an, Bakarkako ametsak liburuan. Handik hartu ditu musikariak.
Kanta gogorrak dira, gordinak dira-eta Tximelak bizitakoak; gaixotasunak, gosea, epaiketa militarrak, fusilautako kideak, frontean hildako anairen inguruakoak. Trikitiagaz barik, gitarreagaz musikatu ditu kapitai tolosarraren berbak, eta lagun izan ditu Luis Fernandez (biolontxeloa) eta Jexux Aranburu (organua).
Azkarate estudioan grabau dabe diskoa, 2013ko irailean. Jonan Ordorika izan dau soinu-teknikari, eta Juanba Berasategi arduradu da diskoaren azalaz.
Daborduko aurkeztu dau jentaurrean lan barria, eta baditu hainbat kontzertu berbatuta abenduan: hilare 7an, Eroman, Euskal Astearen barruan; 13an, Ataunen; 14an, Zarautzen; 27an, Donostian; eta 29an, Larrabetzun. Urtarrilaren 25ean, Zugarramurdin joko ditue kantok.
Tximela kapitainaren izarrak diskoaren lagin txiki bat, hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!