Wayne Shorter saxo-jotzailearen laukotea, Getxoko 36. Jazz Jaialdian
2012-06-26 15:30 MusikeaGetxoko XXXVI. Nazinoarteko Jazz Jaialdiak abiatuko dau EAEko jazz festibalen egitaraua, garagarrilaren 4an. Estilo askotako 15 taldek joko dabe Algortako Bihotz Alai eta Geltokia plazetan. Izen ezagunenen artean, Wayne Shorter, Larry Carlton, Eliane Elias eta Mike Stern dagoz, besteak beste.
Liburutegien erronkak ebook eta Gizarte Sareen aurrean
2012-06-26 15:19 jardunaldiakBilboko Alondigako BBK Mediatekeak antolatutako Liburutegiak, beti-betiko espazioak, Ebookaren eta Gizarte-Sarren erronkaren aurrean jardunaldiotan, Chis Meade, IF:Book-eko Zuzendaria, eta Micah May, New Yorkeko Liburutegi Publikoaren Estrategia zuzendaria lako profesionalak egongo dira, besteak beste, bagilaren 27, 28 eta 29an.
XV. Zapato Azule astegoienean Ondarroan, Auiminyulinbluuu!
2012-06-26 14:26Datorren zapatuan, bagilaren 30ean egun guztiko jaia izango da Ondarroan, XV. Zapato Azule: Dinamartxa, Euskal Herriko 15. Kamiseta Azokea... ta demaseko giru!!
Gaztelania-euskera itzultzaile automatikoak arrakasta handia izan dau
2012-06-26 12:19Gaztelania-euskera itzultzaile automatikoaren bidea ez da hemen amaitzen, izan be, orain, itzultzailea smartphone eta tablet-etan erabilteko preparetan dabilz.
Argiñetako ikerketa planaren aurkezpena asteon egingo deutsee Elorrioko herritarrei
2012-06-25 18:45Asteon, 2012ko bagilaren 29an, goizeko 11:30etik 13:30era bitartean, Elorrioko Herriko Plazan informazino karpa bat egongo da herritar zein interesdun guztiek euren galdera eta kezkak galdetzeko Argiñetan irailetik aurrera egingo diran indusketei buruz.
II. Gerardo Lopez de Gereñu Lehiaketako sariak emon ditue Gasteizen
2012-06-25 17:47 Euskerea berbagaiGerardo Lopez de Guereñu lehiaketearen bigarren edizinoaren sari-emote ekitaldia egin zan bagilaren 22an, Gasteizeko Arte Ederren Museoan. Arabako Foru Aldundiak antolatutako lehiaketeak Araban dagoan euskal toponimia ezagutzea eta euskereak bertan daukan presentziaren barri emotea ditu helburu nagusi.
Jazzber Bermeoko XV. Jazzaldia, garagarrilaren 4tik 6ra
2012-06-25 15:55 MusikeaJazzber Bermeoko XV. Jazzaldiak hiru kontzertu eta jam session bat eskainiko ditu garagarrilaren 4tik 6ra. Aurten Getxoko Jazzaldiko lehiaketearen finalerako aukeratutako Tobias Menhart Quintet eta Miroslav Hloucal Quartet taldeek joko dabe Bermeon.
Zazpi euskal enpresa izango dira 'Sunny Side of the Doc' dokumentalaren nazinoarteko azokan
2012-06-25 15:54 BarriakIdem 4, Sincro, Txintxua Films, Fascina Producciones, Txalap-art, Talka Records and Films eta Zinez izango dira La Rochellen egongo diran euskal enpresak.
Ingalaterrako Oompah Brass taldeak irabazi dau VII. Haizetara
2012-06-25 14:30 MusikeaSari nagusia Ingalaterrako Oompah Brass taldeak irabazi dau. Tresna-jolerik onenarentzako saria Oompah Brass taldeko tronpetajolearentzat eta Wombo Orchestra banda frantziarreko bateriajolearentzat izan da; eta publikoaren saria berezia, barriz, Badabimbumband talde italiarrak jaso dau.
'Moonrise Kingdom'
2012-06-25 14:27 Zinema kritikakIrudi indartsu eta enkoadraketa bitxiak erabilten ditue bizitzako aldaketa txiki eta handiek personaiei zelan eragiten deutsen azaltzeko. Holan, personaiak batzuetan patetikoak begitantzen jakuz, eta beste batzuetan heroien antza hartzen dabe.
Gotzon Barandiaran: 'Gaur egun euskal kultureari buruzko erabagiak hartzen diran guneetan ez dago sortzailerik'
2012-06-25 12:31 BarriketanSortzaileon I. Topaketen antolatzailea
'Giro onean' lelopean Gasteizko Udalak uriko ostalaritzan euskerea bultzatzeko kanpainea abiarazo dau
2012-06-25 11:37 Euskerea berbagaiEskainitako zerbitzuen artean, euskerea ikasteko diru laguntzak dagoz baita jatetxe eta tabernetako kanpo errotuluak edo webgunea euskeratzeko be. Bestalde dobako itzulpen zerbitzua eskaintzen da eguneroko lanerako behar diran testuak, menuak edo kartak kasu, euskeratzeko.
Euskerazko kultura-produkzinoa aztertuko dabe Ander Lipus, Maialen Lujanbio, Asier Altuna, Eñaut Elorrieta, Katixa Agirre eta Estitxu Fernandezek Bilbon
2012-06-25 10:56 Euskerea berbagaiMintegi honek abiapuntu jakin bat izango dau: ganerako hizkuntza nagusiakazko hartu-emonetan euskaldunen komunidadeak zailtasun erantsiak ditu, bai hasierako sormen-prozeduran, bai sortutako kultura-produktuak zabaltzeko momentuan be.
UPV/EHUren ikasle barrien % 88k izan dau aurten osorik euskeraz emoten diran graduetan matrikuletako aukerea
2012-06-22 15:21 Euskerea berbagaiUPV/EHUn matrikulau diran ikasleen % 96,51k izan dau euskeraz ikasteko aukerea. Hauxe da egunotan Gobernu Kontseiluan aurkeztutako UPV/EHUko Euskerearen Plan Gidariaren (2007/08-2011/12) jarraipen ebaluazinoaren emoitzetako bat. Jarraipen ebaluazinoagaz batera, 2013 urterako luzapen-egokitzapena be aurkeztu da bileran.
T-festa, kamiseta eta artearen jaia Bilboko Alondigan
2012-06-22 15:11 KultureaT-festa jaialdiak artea eta kamisetak batuko ditu egunotan Bilboko Alondigan. Danetara, 32 artistaren kamisetak egongo dira ikusgai, horrezaz gan, hilaren 23an, kamisetak egiteko tailerrak atondu ditue.
En Tol Sarmiento boskoteak 'Hacia la luna' lana kaleratu dau
2012-06-22 13:40 MusikeaArabako Errioxako En Tol Sarmiento (ETS) boskoteak disko barria aurkeztu dau, Hacia la luna. Iñigo Sarmiento, Rubén Campinún, Floren Díaz, Rubén Terreros y Javier Lucas musikariek hamahiru kanta sortu ditue. Gaur, bagilak 22, zuzenekoa emongo dabe, Gasteizen.
Zinebi eta La hACERIA bat eginik uri eraldaketa prozesuetan oinarritutako dokumental zikloan
2012-06-22 12:39 BarriakUria bada niretzat. Uriko bizitza eta bere lekuak gaur egungo dokumentalean izeneko erakusketea osotzen daben hiru saioetan, Alemaniako, Argentinako, Brasilgo, Frantziako, Indonesiako, Ingalaterrako eta Italiako hainbat urigune bitxigaz lotutako uri eraldaketa eta bizipen esperientziei buruzko 7 dokumental aurkeztuko ditue Bilboko ikus-entzuleen aurrean.
The Romanticosek 'My Time' hirukotearen lehenengo diskoa argitaratu dau
2012-06-22 11:53 MusikeaThe Romanticos hirukoteak My Time diskoa kaleratu barri dau Gaztelupeko Hotsak etxeagaz. Gaur, Getxoko Blues Jaialdian joko dabe, 23:00etan, The Piper´s Puben. Kontzertua doban da.
Mendebala jaialdia Kantauriko folkaz harago joango da 11. edizinoan
2012-06-21 15:50 MusikeaAurten, Mendebala jaialdiak Kantauriko folkaren doinuak gainditu, eta inguruko beste lurraldeetara edegiko dau egitaraua. Izan be, jaialdiaren 11. edizinoak Gaztela, Aragoi eta Kataluniako musikea ekarriko dau Sopuertara, garagarrilaren 6an eta 7an. Eta, aurten be, kontzertu guzti-guztiak doban izango dira.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...