Eskean Kristö arratiarrek irabazi dabe EH Sona Musika Lehiaketea
2013-09-30 10:51 MusikeaEskean Kristö Arratiako bost gaztek osotutako tribua da. Musika kontuetan 70. hamarkadako rock&rollaren urrezko sasoi haretara joten dabe eta orduko taldeak ditue gidari. Bizitzaz eta heriotzaz, amodioaz eta gorrotoaz berba egiten dabe gordin eta lotsa barik.
Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen dauen EH Sona Lehieketak badauka dagoeneko irabazlea: Arratia bailarako Eskean Kristö taldea. Zorionak Arratiako boskoteari!!
Aurten, 23 taldek hartu dabe parte leihaketan, aurreko edizinoaren bikotxa.
Estilo aniztasuna izan da nagusi, danetarik entzun ahal izan da: rock, ska, pop, country, blues, elektronikea, reggae, etab... Antolatzaileek adierazo dabenez, sano gatxa izan da erabagia hartzea, baina, Eskean Kristo taldearen indarrak, ondo taiututako musikeak eta kantuen berba zorrotzek konbentzidu gaitue.
Datorren zemendiaren 23an, Bartzelonako Razzmatazz aretoan Gatibu taldeagaz batera eskainiko dabe kontzertua eta bertan izango dabe aukerea euren zuzenekoa erakusteko.
Eskean Kristö
Arratiako bost gaztek osotutako tribua da. Musika kontuetan 70. hamarkadako rock&rollaren urrezko sasoi haretara joten dabe eta orduko taldeak ditue gidari. Bizitzaz eta heriotzaz, amodioaz eta gorrotoaz berba egiten dabe gordin eta lotsa barik; izan be, eurek esaten dabenez, infernuaren eta zeruaren bitarteko zubia uste baino laburragoa da. Zuzenekoetan, barruak hustu egiten ditue, daukien guztia emon.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!