Miloe bat azukera-boltsa zure kafea euskeraz gozetako

Bizkaie! 2013-09-30 17:57   Euskerea berbagai

Giro onean kanpainearen bitartez Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak bat egin dabe arlo sozioekonomikoan eragiteko, normalizazino linguistikoa lortzeko giltzarria dan arloa baita Iciar amarain Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Diputaduaren berbetan.

Bigarren urtez, Cafés la Brasileñak Giro onean lemadun azukera-boltsak banatuko ditu, Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak ostalaritzan euskerea sustatzeko abian daben kanpaineagaz bat eginik.

Giro onean kanpainearen bitartez Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak bat egin dabe arlo sozioekonomikoan eragiteko, normalizazino linguistikoa lortzeko giltzarria dan arloa baita Iciar Lamarain Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Diputaduaren berbetan. Zehatz esateko ostalaritzearen esparruan eragiteko batu ditue indarrak; ostalariak bezeroek ahalik eta girorik onena topau deien ahalegintzen dira. Euskereak zeregin horretan lagundu leikela uste dogu Udalean nabarmendu dau Alfredo Iturricha Herritarrentzako Zerbitzuen eta Kirolen Zinegotziak Cafés la Brasileñaren egoitzan emondako prentsaurrekoan; hizkuntzeak saltokiaren aukeraketan laguntzen dau gehitu dau Lamarainek.

Giro onean Gasteizen merkatariei zuzendutako Eskerrik asko kanpainearen barruan jaio da. Honen bitartez azken urteotan 2000 saltoki baino gehiagok jaso ditue bisitak. Araba mailan, kanpainea 2013. urtearen hasieran jarri zan martxan eta dagoeneko 60 ostalaritza establezimendu baino gehiagok zerbitzua jaso dabe, batez be Lautadan eta Arabar Errioxan.

Era honetan, lema eta irudi bera erabilita eta Artez Euskara Zerbitzuaren koordinazinopean, erakunde bakotzak baliabideak eskaintzen deutsez ostalariei euskerearen erabilerea eta presentzia areagotzeko: dobako itzulpenak, ostalaritza hiztegiak, itxita/zabalik kartelak… eta Cafés la Brasileñagaz alkarlanean azukera-poltsak. Igaz 700.000 banatu ziran eta aurten miloea gainditzea dogu erronkea azaldu dau Javier Saenz Cafés la Brasileñako sail komertzialeko sustatzaileak. Urrian, azukereagaz batera Udaleko eskaintza osoa batzen daben katalogoak banatuko dira, baita Aldundiko zerbitzuaren barri emoten daben triptikoak be; horreek Udaleko webgunean eta euskaraba.com-en be badagoz eskuragarri.

Cafés la Brasileñako bezeroak ez diranek be azukera poltsak eskatu ahal izango ditue ostalari@artez.net e-posta edo 656 797 805 telefonoaren bitartez. Bide beretik Giro onean kanpaineak eskainitakoa be eskatu daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu