47 euskal artistaren lanak ipiniko ditue ikusgai Getxoko dendetan

Dabi Piedra Robledo 2013-09-26 15:32   Kulturea

Urriaren 1etik 31ra bitartean egingo da Getxoarte erakusketea, Areeta, Erromo eta Algortan. Berezitasun nagusia da artelanak denden erakusleihoetan eta ostalaritza lokaletan egongo dirala, artea herritarrei hurreratzeko eta herriko merkataritzea indartzeko asmoz. Bisita gidatuak be egongo dirala aurreratu dau Getxoko Udalak.

Urriaren 1etik 31ra bitartean egingo da Getxoarte erakusketea, Areeta, Erromo eta Algortan. Berezitasun nagusia da artelanak denden erakusleihoetan eta ostalaritza lokaletan egongo dirala, artea herritarrei hurreratzeko eta herriko merkataritzea indartzeko asmoz. Bisita gidatuak be egongo dirala aurreratu dau Getxoko Udalak.

Publiko hetereogeno bati zuzendutako erakusketea dan heinean, berezia da Getxoarte, azaldu dau Koldo Iturbe Getxoko kultura zinegotziak, edozein herritarrek ikusi ahal izango dau gure sortzaileen lana. Bizkaiko Foru Aldundiko kultura zuzendari Gonzalo Olabarriaren arabera, Getxoarteren bidez, artea herritarren eguneroko bizitzan sartzen dogu; erakusketa arruntaren formatua albo batera itxi dogu eta, holan, hurreko artearen alde egin dogu. Ez da lehenengo aldia Getxon sorkuntza lanak era horretan erakusten dirana, Getxophoto ekimenean dagoeneko arrakastea euki dauen formatua da.

Koldo Iturbek emondako datuen arauera, 47 euskal artistaren lanak erakutsiko dira Getxoko dendetan. Algortan 29 establezimenduk parte hartuko dabe, Areetan 15ek eta, Erromon, hiruk. Obrak aukeratzeko orduan ez dogu edadearen inguruko erizpiderik ezarri, baina esan beharra dago, artista gehienak gazteak dirala, nabarmendu dau Iturbek. Formatu ugaritako artelanak dira, pinturatik hasi eta eskultura, argazkigintza zein arte kontzeptualera. Denda edo ostalaritza lokal bakotxak artista bati egingo deutso lekua.

Urriaren 1etik 31ra bitartean disfrutau ahal izango dogu Getxoarteren eskaintzeaz. Dana dala, nahi daben herritarrek era sakonagoan ezagutu ahal izango ditue 47 artisten proposamenak, bisita gidatuen bidez. Arte Ederretako profesionalek, era didaktiko eta entretenigarrian erakutsiko ditue artelanak, antolatzaileen esanetan. Lehenengo bisitaldi gidatua urriaren 17an, eguena, izango da, 18:30etik 19:30era.

Erromo eta Areetako erakusketearen bisita gidatua gaztelaniaz izango da egun horretan eta, Algortakoa, euskeraz. Urriaren 19an, zapatua, 12:00etatik 13:00etara, hizkuntzak aldatu egingo ditue gune bakotxean eta, holan, euskerazko bisita gidatua Areeta eta Erromokoa izango da. Bisitaldi gidatuetan izena emoteko, Algortako Kultur Etxera jo behar da, urriaren 7tik aurrera.

Getxoarte erakusketea, Getxo Aktibatu programearen barruan antolatutako ekimena da. Getxoko sustapen ekonomikoko zinegotzi Inaxio Uriartek azaldu dauenez, Getxo Aktibatuk helburu ugari daukaz, hau da, ohitura osasungarriak bultzatzea, kiroldegitik kanpo ariketa fisikoa sustatzea, uriko merkataritzea herritarrei hurreratzea eta euskal artisten lana zabaltzea. Dagoeneko jarduera ugari hartu ditu Getxo Aktibatu egitasmoak eta, Getxoartegaz segidea emon nahi deutsie. Getxon, 80.000 biztanleko udalerria izanda, daukagun kaleko bizitzea eta eskaintza kulturala inbidia emoteko modukoak dira, adierazo dau Uriartek. Koldo Iturbek ganeratu dauenez, Getxoarteren bidez, euskal sortzaileen lana zabaldu nahi dogu eta herritar guztiei arteaz disfrutetako aukerea emon. Bizkaiko Foru Aldundiko Gonzalo Olabarriak era honetako ekimenen garrantzia azpimarratu dau: Sorkuntza artistikoak gure kultureari aurrera egiten laguntzen deutso.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu