Maria Rondonen 'Pelo malo' pelikuleak irabazi dau Urrezko Maskorra

Bizkaie! 2013-09-30 11:18   Barriak

Kritikari eta kazetarien kinielatan agiri ez zan pelikuleak irabazi dau Zinemaldiko Urrezko Maskorra, Maria Rondon zuzendari venezularraren Pelo malo lanak. Desbardina izatea eta desbardin pentseteari buruzko filma da.

Kritikari eta kazetarien kinielatan agiri ez zan pelikuleak irabazi dau Zinemaldiko Urrezko Maskorra, Maria Rondon zuzendari venezularraren Pelo malo lanak. Desbardina izatea eta desbardin pentseteari buruzko filma da. Todd Haynes Sail Ofizialeko epaimahaiburuak adierazo ebanez, aho batez hartu eben erabagia epaimahaikideek.

Marian Alvarez La herida pelikulako protagonisteak irabazi dau emakumezko aktore onenaren Zidarrezko Maskorra, eta Le week-end pelikulan parte hartu dauen Jom Broadbentek gizonezko onenarena.

Zuzendari onenari Zidarrezko Maskorra Fernando Eimbcke zinemagile mexikarrak irabazi dau, Club Sandwich-en egindako lanagaitik. Kritika onak eta txarrak izan zituan pelikuleak, baina azkenean saria lortu dau. Gaztetxu batek sexua zelan ezagutzen dauen kontetan dau.

Fernando Francok zuzendutaklo La herida lanak lortu dau Epaimahaiaren Sari Berezia. Nortasun-nahasmendua daukan emakume baten istorioa azaltzen dau pelikuleak.

Sari gehiago be banatu ziran Donostiako 61. Zinemaldiko Galan. Argazki onena Pau Esteve Birbarentzat izan zan, Canibal pelikuleagaitik; eta, gidoi onena, Tavernier, Baudry eta Blainek, Quaid d´Orsay beharragaitik. Euskal Zinemearean Iriziar saria Amaia eta Aitor Merinorentzat izan da, Asier ETA biok pelikulea dala eta.

Sari eta saridunen ganeko informazino guztia, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu