'100 urte, 100 objektu' erakusketeak Bizkaiko meatzaritzearen historia dakar
2013-10-01 11:27 KultureaBilduma horrek Meatzeen eta Herri Lanen Injinerutza Teknikoko Unibersidade Eskolako azken ehun urteetako ibilbidea erakusten dau. Aldi berean, Eskoleagaz eta Bizkaiko meatzaritzeagaz izandako lotura estua be aurkezten dau hainbat objekturen bidez: meatzaritzearen zereginetan eguneroko makinaria eta tresnak, mineralak, liburu eta idatzitako beste froga motak, kartelak, planoak eta abar.
Meatzeen eta Herri Lanen ITU Eskoleak antolatu dau erakusketea Gallartako Euskal Herriko Meatzaritzearen Museoaren laguntzaz eta gaur, urriak 1, goizeko 11:00etan, UPV/EHUko Meatzeen eta Herri Lanen Injinerutza Teknikoko Unibersidade Eskolan (Rafael Moreno Pitxitxi, 2 Bilbo) zabalduko da 100 urte, 100 objektu erakusketea.
Gallartako Euskal Herriko Meatzaritzearen Museoaren laguntzaz antolatu dauen erakusketea abenduaren 31ra arte, astelehenetik barikura, goizez 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez 17:00etatik 19:00etara egongo da zabalik. Sarrerea librea izango da.
Bilduma horrek Meatzeen eta Herri Lanen Injinerutza Teknikoko Unibersidade Eskolako azken ehun urteetako ibilbidea erakusten dau. Aldi berean, Eskoleagaz eta Bizkaiko meatzaritzeagaz izandako lotura estua be aurkezten dau hainbat objekturen bidez: meatzaritzearen zereginetan eguneroko makinaria eta tresnak, mineralak, liburu eta idatzitako beste froga motak, kartelak, planoak eta abar; danetara, 100 objektu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!