Euskadi Interneten domeinu barik gelditu da

Aitor Lopez De Aberasturi 2013-10-01 11:06

Eusko Jaurlaritzea barriro berandu heldu da. Euskadi Interneteko mapan ipinteko, .euskadi edo .basque goi mailako domeinuak erregistretako aukerea eukan, eta ez dau egin. Bilboko Udalagaz eta .bilbao domeinuagaz bardin jazo da.

2012ko urtarrilaren 12tik 2012ko apirila arte ICANNek, Interneteko domeinuak kudeatzen dituan korporazinoak, lehenengo mailako domeinu barriak (markea, uria edo herrialdeko izenekaz) erregistretako epea edegi eban. Erreserbeak 185.000 dolar eta urtero 25.000 dolarreko ordainketea suposatzen eban.

Danetara, 1.900 eskaera baino gehiago erregistrau ziran: izen generikoak (.book, .music, .news ), markak (.seat, .bbva, .xbox. .godaddy. .bmw, eta abar) edo gune geografikoak (.barcelona, .bcn, .catalonia, .madrid, .paris, .roma, etab.). Zerrenda osoa hurrengo helbidean ikusi daiteke: https://gtldresult.icann.org/application-result/applicationstatus/viewstatus

2013ko irailean 6an ICANNek hurrengo domeinuak onartu zituan: .barcelona eta .bcn (Bartzelonako Udalak kudeatuko dau, lehenengoak erabilera publikoa izango dau eta bigarrenak barruko erabilerea); .catalonia (Kataluniako Generalitatek kudeatuko dau); eta .madrid (Madrilgo Autonomia Erkidegoak kudeatuko dau), besteak beste.

Eusko Jaurlaritzea barriro berandu heldu da. Euskadi Interneteko mapan ipinteko, .euskadi edo .basque goi mailako domeinuak erregistretako aukerea eukan, eta ez dau egin. Bilboko Udalagaz eta .bilbao domeinuagaz bardin jazo da.

Barriro berandu heldu dala esaten dot 1996ko zezeilaren 17an erabiltzaile batek euskadi.com domeinua erregistrau ebalako, eta Eusko Jaurlaritzeak euskadi.net domeinuagaz konformau behar izan eban. 1996ko apirilaren 19an erregistrau eban.

Zorionez, PuntuEus alkarteak, Iratxe Esnaola buru, .eus domeinua lortu eban. 2014ko apiriletik aurrera euskal kultura eta hizkuntzeari buruzko edukiak dituen webguneak egiteko erabili ahal izango dogu. Bitartean bilbotarrak, bizkaitarrak eta euskaldunak bereak egiten jarraituko dabe: .bi (Burundiko domeinua), .biz (negozien domeinua, business) eta .eu (Europako domeinua).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu