Badator VI. Lauaxeta Olerki Lehiaketea

Bizkaie! 2013-10-01 13:08   Kulturea

Aurtengo gaia Lauaxetak idatzitako olerki bik osotzen dabe: Itauna eta Erantzuna izenburukoak, duda asko eta erantzun gitxiko garai honetan gai horrek idazle eta poesiagileei idazteko aukera zabala eskainiko deutselakoan.

Mungiako Udalak Lauaxeta Olerki Lehiaketearen VI. edizinorako deialdia egin barri dau. Aurtengo edizino honetan, aurreko urteetan lez, lehiaketa edegia izango da, bai forma aldetik eta bai eduki aldetik bere. Hori bai, aurtengo gaia Lauaxetak idatzitako olerki bik osotzen dabe: Itauna eta Erantzuna, duda asko eta erantzun gitxiko garai honetan gai horrek idazle eta poesiagileei idazteko aukera zabala eskainiko deutselakoan.

Ganerako baldintza guztiak aurreko edizinoetako berberak izango dira; nagusienen artean, aurkeztutako lanek gitxienez 100 bertso-lerrokoak izan beharko dabe, eta gehienez, 200ekoak. Egileak askatasun osoa eukiko dau bere gustuko ahapaldiak, neurriak eta errimea erabilteko.

Horrezaz gan, lanak jatorrizkoak izango dira, inoiz argitaratu bakoak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa baten ezelango saririk jaso bakoak. Ez dira originaltzat hartuko beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.

Sari bi egongo dira, lehenengoa 800 eurokoa eta bigarrena 500 eurokoa. Epaimahaia azken urteetan lez, Miren Agur Meabek eta Karlos Santistebanek osotuko dabe, eta sari-banaketea abenduaren 3an egingo da, Euskerearen Nazinoarteko Egunean Mungian egiten dan ekitaldi ofizialean.

Lanak Astiunerako Udal Erakundearen Egoitza Nagusian aurkeztu beharko dira (Agirre Jauregia, Aita Elorriaga Kalea 1, 48.100 Mungia) zemendiaren 13a baino lehenago.

Olerkizale eta poesiagile barrientzat urteroko erreferentzia bihurtzeko asmoz sortu zan lehiaketa honetan aurten bere parte hartze zabala izatea espero dau Udalak.

Informazino gehiago Mungiako Udalaren webgunean topatuko dozue, edo baita Euskera Sailean be. Euskera Saileko telefonoa: 94 674 90 89.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu