Pete Cenarrusa hil da

Bizkaie! 2013-09-30 11:24

Euskal jatorrikoa zan Pete T. Cenarrusa Gardoqui, Munitibar eta Gernikakoak baitzituan gurasoak. Etxean ikasi eban euskeraz, eta 30 urtetik gora emon zituan AEBetako Idahoko Estadu idazkari lanetan, 1967tik 2003ra bitartean, errepublikanoen aldetik. Euskerearen eta euskal kulturearen sustatzaile izan zan AEBetan eta Boiseko Ikastolea martxan jarteko prozesuan be zeresan handia izan eban.

Datorren abenduaren 16an zan 96 urte egitekoa baina hiru bat urte minbiziaren kontra burrukan ibili ostean, bart hil da.

2003an, Euskal Ikasketen Zentroa abiarazo eban Boiseko Unibersidadean, munduan euskal gaien inguruan ikasle gehien dituan zentroa. Euskal politikagintzan, Euskal Herriaren autodeterminazinoaren aldeko adierazpena sustatu eban 2002an, eta 2012an, barriz, Cenarrusak zuzendutako Foundation for Basque Culture alkarteak bake prozesuagazko itxaropena azaltzen eban adierazpena sustatu eban Idahoko Estadu Gaietarako Batzordean. Bertako legebiltzarrak goraipatu egin eban joan dan 2011ko urrian ETAk ekintza armatuen behin betiko etena eta terrorismoaren amaierea iragarri izana, eta horregaz batera, Espainiako, Frantziako, Nafarroako eta EAEko gobernuei dei egin eutsen euren ekintzen bidez alkarrizketea bultzatu deien euskal lurraldeetan, bake iraunkorra lortzeko.

Sabino Arana Fundazioaren Basque of the World izendapena jaso eban 2001ean eta 2010ean, barriz, Bizkaitar Argia saria Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik. Hona hemen Bizkaie!-k egin eutson alkarrizketea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu