Intxortako burrukaldien gora-beherak, 'Elgeta memoria' aplikazinoan

Bizkaie! 2013-09-27 14:49

Elgetako Udalak smartphone gailuentzako Elgeta Memoria izeneko aplikazinoa aurkeztu barri dau, herriaren baliabide turistikoak eta Intxorta mendian 1936-37ko gudan jazotakoak batzen dituana. Euskeraz, gaztelaniaz eta frantsesez garatu dabe. Debalde deskargau daiteke.

Elgetako Udalak smartphone gailuentzako Elgeta Memoria izeneko aplikazinoa aurkeztu barri dau, herriaren baliabide turistikoak eta Intxorta mendian 1936-37ko gudan jazotakoak batzen dituana. Euskeraz, gaztelaniaz eta frantsesez garatu dabe. Debalde deskargau daiteke.

Egitasmoaren arduradunek jakinarazo dabenez, aplikazinoa iOS eta Android gailuentzat dago eskuragarri, App Store eta Google Play-n. Bestelako gailuek, Web mugikor bidez erabili ahal izango dabe zerbitzua, www.elgetamemoria.com helbidean. Herritar zein bisitarientzat zuzendutako aplikazinoa da, azaldu dabe.

Intxortako burrukaldien berreskurapena eta herriko baliabide turistikoak modu barri eta desbardin baten plazaratu gura ditu. QR eta NFC teknologiak erabiliz, interesguneetako audio-gidak eskuratu ahal izango dira.

Elgeta Memoria aplikazinoan leku gomendagarriak, argazkiak, ostatuak, ibilbideak, jatetxeak, Elgetari buruzko historia laburra, albistegi eta agenda eguneratuak, eguraldia eta beste makinatxu bat kontu topauko doguz. Ganera, geolokalizazino bidez erabiltzaileak mapan kokatuta ikusiko ditu hurren dituan zerbitzuak.

Memoria Historikoaren Euskal Interpretaznio Zentroaren eta Intxorta 1937 Kultur Elkartearen arteko alkarlanaren bitartez atondu da aplikazinoa. Audio-gidaz lagundutako 5 kilometroko ibilbide tematikoa eskaintzen da, 12 interesguneei jagokiezan azalpenekaz. Ibilbidean zehar, NFC eta QR kodeen bidez eskura daitekez edozein momentutan argibideok.

NFC (Near Field Communication) haririk bako komunikazinoa ahalbideratzen dauen teknologia da, datuen transferentzia abiadura bizian burutzen dau. Elgetako ibilbidean, eskuko telefonoa paneletara hurreratu, eta segiduan interesgune horren fitxara eta audio-gidara eroango dau bisitaria. Teknologia hau ez daukien telefonoek QR kodeak eskaneetako aukerea izango dabe puntu bakotxean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu