Urduñan topautako 'Urdinez apaindutako lozazko platera' ikusgai, Bilboko Arkeologi Museoan

Bizkaie! 2013-09-27 12:26   Kulturea

Bilboko Arkeologi Museoak Urduñan topautako Urdinez apaindutako lozazko platera piezea ikusgai izango dau urtarrilera arte. Museoa aztarnaz aztarna programearen barruan atondu dabe erakusketea, museoak indusketetan aurkitutako pieza bereziak ezagutarazoteko.

Urdinez apaindutako lozazko platera erakusketeak bisita gidatuak izango ditu zapatuetan, 13:15ean eta 18:15ean, eta domeketan, 13:15ean. Bisitak dobakoak dira, bisitariek museorako sarrera besterik ez dabe ordaindu behar.

Bisitetan Urduñan topautako materiala erakutsiko dabe, Arkeologi Museoan zaharbarritu dan osogai bat, museoko biltegitik eta ikerketa-aretotik ateratakoa. Jenteari gure iraganaren zati bat erakutsi ahal izateko, arduradunen eretxiz. Erakusketea urtarrilaren 15era arte egongo da zabalik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu