Jon Martin jaun da jaube Amasa-Villabonako kanporaketan
2013-09-30 11:55 BertsolaritzeaAmasa-Villabonan lortu dauen lehen postuari esker, Jon Martin zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako. Zemendiaren 9an, Gernika-Lumon jokatuko dan finalaurrekoan kantauko dau oiartzuarrak, Amets Arzallus eta oraindino erabakiteko dagozan beste lau bertsolarigaz.
Jon Martin nagusitu da Amasa-Villabonan bart jokatu dan Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo kanporaketan. Haren atzetik, Alaia Martin, Nerea Elustondo, Odei Barroso, Fredi Paia eta Iker Zubeldia sailkatu dira.
Jon Martin 654
Alaia Martin 653
Nerea Elustondo 639,5
Odei Barroso 632
Fredi Paia 631,5
Iker Zubeldia 607,5
Amasa-Villabonan lortu dauen lehen postuari esker, Jon Martin zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako. Zemendiaren 9an, Gernika-Lumon jokatuko dan finalaurrekoan kantauko dau oiartzuarrak, Amets Arzallus eta oraindino erabakiteko dagozan beste lau bertsolarigaz.
Aldez aurretik sarrera guztiak salduta zirala, 970 bertsozalek bete dabe Amasa-Villabonako Olaederra kiroldegia. Antolatzaileek beren-beregi eskertu gura izan dabe Amasa-Villabonako udalak eta herriak bertsolaritzeari emoten deutsien babesa, baita Harituz Bertsozaleen Bilguneak saioa antolatzeko emondako laguntzinoa be.
Kontuak kontu, Markina-Xemeinen jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren kanporaketea. Saioa hurrengo zapatuan, hilaren 5ean, izango da, 17:30ean, udal pilotalekuan. Sei bertsolari iznago dira lehian: Agin Laburu, Arkaitz Estiballes, Beñat Ugartetxea, Eneko Fernandez, Jone Uria eta Onintza Enbeita. Markina-Xemeingo kanporaketako sarrerak dagoeneko salgai dagoz www.bertsosarrerak.eu webgunean. Egun horretan, gainera, Euskal Herriko Bertso Eskolen Eguna ospatuko da Markina-Xemeinen bertan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!