Balendin Enbeita Bertso-paper Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago

Bizkaie! 2013-09-30 15:44   Bertsolaritzea

Balendin Enbeita XI. Bertso-paper Lehiaketea martxan da. Lanak bialtzeko epea urriaren 18ra arte egongo da zabalik. ALBE Algortako Bertsolari Eskolak antolatu dau sariketea, Getxoko Udalaren laguntzinoagaz. Balendin Enbeita lehiaketa urte birik behin antolatzen da.

Edozein bertso-jartzaileek hartu ahal dau parte. Adinaren arabera, talde bi egongo dira: 18 urtera bitarteakoak, eta 19 urtetik gorakoentzat. Gazteenek 6-10 bertso egin beharko ditue; helduek, barriz, 8-12 bertso. Parte hartzaile bakotxak nahi beste bertso-sorta aurkeztu leikez, baina danak barriak izan behar dira, beste inon saritu edo argitaratu bakoak.

Helduentzako lehenengo saria txapela, 900 euro eta garaikurra izango da, eta bigarrena, 600 euro eta garaikurra. Gazteek, ostera, lehenengo sariak txapela, 200 euro eta garaikurra jasoko ditu, eta bigarrenak, 100 euro eta garaikurra.

Lehiaketaeri buruzko informazino gehiago: 605 704 385 telefono zenbakian, albegetxo@gmail.com helbide elektronikoan edo www.getxo.net webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu