Bertoko eta kanpoko abestiak, 'Sortuko dira besteak' kantaldi barriztuetan
2012-11-21 12:51 MusikeaEuskal Herriko kantari klasikoen abestiez gan, nazinoarteko hainbat abeslariren lanak batuko ditue Eñaut Elorrietak, Alex Sarduik, Mikel Urdangarinek, Pettik, Arantxa Irazustak eta Pier Paul Berzaitzek Sortuko dira besteak ikuskizun barriztuan. Lehenengo emonaldia Elgetako Espaloia kafe antzokian dabe, domekan.
Bizkaitarrak nagusi Bilbo Hiria XIV. Pop Rock Lehiaketan
2012-11-21 11:10 MusikeaBizkaiko The Great Barrier, Quaoar eta Platibond Extreme taldeak izan dira Bilbao Hiria XIV. Lehiaketearen irabazleak Pop-rock, Metal eta Bestelako Joerak ataletan, hurranez hurran.
Karmele Goñi, Egoitz Rodriguez eta Amaia Iturbide, 2012ko Lauaxeta Sariak
2012-11-21 09:20 sariak-autortzakKarmele Goñi historialaria, Egoitz Rodriguez zinema-zuzendaria eta Amaia Iturbide idazlea dira 2012ko Lauaxeta saridunak. Bizkaiko Foru Aldundiak, sari honen bidez, Bizkaian euskerearen sustapen, zabalkunde eta normalizazinoan lan egiten daben erakundeak eta personak nabarmendu gura ditu. Sari-emotea zemendiaren 30ean egingo dabe, Foru Jauregian.
Elkar argitaletxeak Xaguxar bildumako bost liburu barri kaleratu ditu
2012-11-20 14:42 KultureaElkar argitaletxeak 8 urtetik 12ra bitarteko irakurleentzako Xaguxar bildumako bost liburu argitaratu ditu: Sasiak mendia jan, Urruneko motorrak mila zaldi, Urrezko orrazia, Txomintxo eta Perutxoren abenturak eta Memoriaren zuhaitza.
Emakumeak eta politikea ardatz hartuta datoz Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan III. Jardunaldiak
2012-11-20 14:34Bi egunetan emakume politikariek, ikertzaileek eta kazetariek parte hartuko dabe, besteak beste, Laura Mintegi, Miren Azkarate, Miren Aranguren, Izaro Gorostidi, Mertxe Larrañaga, Ainhoa Guemes eta Zaloa Basabe izango dira. Berbaldiak, mahai-inguruak, baita zine-forum tailerrak be antolatu ditu Ikus-entzunezko Komunikazinoa eta Publizidade sailak. Euskeraz izango dira jardunaldiak.
Autobiografia eta harria, 'Erlea' aldizkariaren seigarren zenbakiaren ardatzak
2012-11-20 13:37 kulturbizEuskaltzaindiak Erlea aldizkariaren seigarren zenbakia aurkeztu barri dau Donostian. Bernardo Atxaga idazleak zuzentzen dauen agerkariak gai nagusi bi jorratu ditu, autobiografia eta harria.
Euskal labeldun taldeak III. BBK Jazz Jaialdian
2012-11-20 11:50 MusikeaGabacho Connection eta Noneto Nonato taldeek abiatuko dabe BBK Jazz Jaialdiaren hirugarren edizinoa eguenean, hilaren 23an, Bilboko BBK Salan. Beste hiru saio izango ditu jaialdiak, zemendiaren 24an eta 30ean, eta abenduaren 1ean.
Guadalajaran eta Mexiko DF urian euskal literaturea sustatuko dau Etxepare Euskal Institutuak
2012-11-20 11:34 KultureaEtxepare Euskal Institutuak Mexikorako bidea hartuko dau aurten be, zemendiaren 24tik abenduaren 2ra bitartean egingo dan Guadalajarako Nazinoarteko Liburu Azokan parte hartzeko. Gainera, euskal literaturea sustatzeko ekitaldiak antolatu ditue Guadalajaran zein Mexiko DF urian.
Banden Lehiaren finala zemendiaren 30ean jokatuko da, Bilborocken
2012-11-20 10:26 MusikeaHerri oihua, The crazy wheels, Malder eta Odolaren mintzoa taldeak sailkatu dira 2012ko Banden Lehiaren finalerako. Jentaurrean, zuzenean, defendidu beharko ditue euren kantak zemendiaren 30ean, Bilborock aretoan. Irabazleak 2013ko BBK Live jaialdian joteko aukerea eukiko dau.
'Barrura begiratzeko leihoak' Donostia, Gasteiz eta Iruñako areto komertzialetara helduko da datozen egunotan
2012-11-20 10:10 BarriakBarrura Begiratzeko Leihoak Donostia, Gasteiz eta Iruñeako areto komertzialetara helduko da datozen egunetan. Iruñean, eguen honetan (zemendiak 22) egongo da ikusgai, Golem zinematan. Gasteizen eta Donostian, barriz, barikutik hasita astebete egongo da karteldegian, zemendiaren 23tik 29ra. Donostian Trueba zinema-aretoan ikusi ahal izango da, eta Gasteizen Florida zinema-aretoan.
Piranesiren grabadu ameslariak Bilboko Arte Eder museora heldu dira
2012-11-19 14:49 KultureaGiovanni Battista Piranesi grabatzailearen 250 lanetik gora batu ditu Bilboko Arte Eder Museoak Oroimen ameslaria erakusketan, tartean, estadu espainiarrean egundo ikusi bako burdingorri edo kobrezko jatorrizko plantxa bat.
'De repente… bertsoa!' jardunaldiak Arabako bertso-eskolen 30. urteurrenean
2012-11-19 14:34 BertsolaritzeaBasamortua txikitzen eta hezeguneak ugaritzen doaz gurean. Norbanako eta talde askoren lanari esker, Araba dagoeneko ez da basamortu bat euskerearentzat. Bertsolaritzea ur goxo eta ongarri izan da prozesu horretan eta holan izan beharko dau aurrerantzean be. Egindako bideaz hausnartu eta aurrera begira oinarri sendoak jarteko momentua heldu da eta De repente… bertsoa! jardunaldiak asmo horregaz datoz.
'Sexologiako hiztegia', arlo honetako lehenengoa plazan
2012-11-19 13:08 Euskerea berbagaiHiztegi hau sexologiako adituen eta hizkuntzalarien arteko alkarlanaren emoitzea da, eta helburu nagusi bi ditu: batetik, sexologian euskeraz erabilten dan terminologia zehazteko eta
sistematizetako beharrari erantzutea, eta, bestetik, alorrari jagokozan terminoak ikuspegi sexologiko batetik definidutea.
Mo Yan Nobel saridunaren lana euskeratzeko XXVI. Jokin Zaitegi sariketea martxan dago
2012-11-19 12:15 KultureaMo Yan idazle txinatar Literaturako Nobel saridunaren Shifu yuelaiyue youmo ipuin-bildumea euskeratzeko XXVI. Jokin Zaitegi Sariketea martxan dago. Epea abenduaren 20an amaituko da.
Kontzertuak Bilbon Santa Zezilia eguna ospatzeko
2012-11-19 11:55 MusikeaSanta Zezilia musikarien zaindaria omentzeko ekitaldia izango da datorren martitzenean, zemendiaren 20an, 19:00retan, Campos Eliseos Antzokiko ordu eta erdiko emonaldian; disziplina eta estilo guztietako berrogei musikarik, Euskal tradizinozko doinuak, Mozarten klasikoak eta irlandar folkloreko doinuak nahiz tango argentinarrak eskainiko ditue.
Karlos Linazasorok gazteentzako 'Bertan goxo' nobelea aurkeztu dau
2012-11-19 11:39 KultureaIronia eta kritika soziala batu ditu Karlos Linazasorok Bertan goxo nobela barrian. Liburuaren izen bera daukan beilategiaren inaugurazinoa kontetan dau idazle tolosarrak. Elkar etxearen Ateko Banda gazte literaturako atalean argitaratu dabe liburua.
Joserra Senperena pianista donostiarrak '10 trio piano, biolin eta akordeoirako' diskoa plazaratu dau
2012-11-19 10:24 MusikeaJoserra Senperena 10 trio piano, biolin eta akordeoirako diskoa kaleratu barri dau, Gaztelupeko Hotsak etxeagaz. Pianista donostiarragaz batera, Xabier Gil biolin-jotzailea eta Naiara de la Puente soinu-jotzailea izan dira.
Arkaitz Estiballes jaun eta jaube
2012-11-19 09:32 BertsolaritzeaAtzo arratsaldean 500 lagunetik gora batu ziran Basauriko Artunduaga kiroldegian Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrea bertarik bertara jarraitzeko. Saioan erraz nagusitu zan Arkaitz Estiballes eta finalerako zuzeneko txartela lortu dau; ganerakoek puntuazinoaren arabera izango dabe horretarako aukerea.
Seaskaren egutegiak 40 bat urte ditu
2012-11-16 14:45 Euskerea berbagaiHonezkero eskuragai dago 2013ko Seaskaren egutegia. Urtez urte Euskal Herriko etxeetako sukalde edo egongeletan, ohiturazko apainketa bilakatu da. Gaur egun 50.000 ale inprimiduten dira eta ikastoletako gurasoen bidez Euskal Herri osoan saltzen da (4€).
Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek disko sinfonikoa kaleratu dabe
2012-11-16 14:29 MusikeaPirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek orain hogeita bost urte ipini zituen sur gorriak. Urteotako jarduna eta bizitako abenturak ospatzeko disko sinfonikoa grabau dabe. Zapatu goizean, zemendiak 17, aurkeztuko dabe prentsaurrekoan lan barria.




























Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...