Eneko Aizpuruak 'Herensuge gorriaren urtea' nobela baltza argitaratu dau
2013-12-18 13:54 KultureaMikel Egileor kazetaria protagonista dauen bigarren nobelea kaleratu dau Eneko Aizpuruak, Herensuge gorriaren urtea (Erein). Lapurretak, iruzurrak eta erasoak nabarmen ugaritu dira Goeirrin, baina jazoera batek egoerea guztiz okertuko dau. Horixe da lazkaotarraren istorioaren abiapuntua.
Mikel Egileor kazetaria protagonista dauen bigarren nobelea kaleratu dau Eneko Aizpuruak, Herensuge gorriaren urtea (Erein). Lapurretak, iruzurrak eta erasoak nabarmen ugaritu dira Goeirrin, baina jazoera batek egoerea guztiz okertuko dau. Horixe da lazkaotarraren istorioaren abiapuntua.
Herritarrak sano haserre dagoz eskualdean. Dirua ostuteko asmoagaz egin dan gazte baten bahiketea izango da edalontziari ganezka eginarazoko egingo deutsona. Herritarrak kalera urtengo dira segurtasun ezagaitik protestaka. Batzuk, ganera, justizia euren kontu egin nahian hasi dira. Beasaingo errumaniar ijito baten etxeari sua emon deutsie, eta ordutik inork ez dauka gaztearen barririk.
Mikel Egileor kazetaria egunkaritik kaleratu dabe oraintsu, freelancee dabil orain beharrean, estu bizimodua aterateko. Mutil errumaniarra topetea obsesino bihurtuko da Egileorrentzat.
Aizpuruaren aurreko lanak be, Errauts (Erein, 2011) nobeleak, kazetaria eukan protagonista. Lehenengo nobela baltzagaz hasitako bideari segidu deutso Aizpuruak. Drama eta umorea nahastean dagoz istorioan, eta alkarrizketek garrantzi handia daukie. Aizpuruak kasu gehiago ei daukaz kazetari-detektibearentzat, eta saga bat egiteko asmoa dauka.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!