Begoña Vicariok 'Haragia' aurkeztuko dau eguenean Bilbon, desagertutakoez egin dauen film laburra
2013-12-18 16:26 BarriakBegoña Vicarioren Haragia film laburra aurkeztuko dabe eguen honetan, abenduaren 19an, 20:00retan, Bilbon, Bizkaia Aretoan, eta ondoren Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) irakasle eta filmaren zuzendariak desagertutako personez eta euren familiek eta lagunek biziten daben egoeraz berba egingo dau.

Begoña Vicarioren Haragia film laburra aurkeztuko dabe eguen honetan, abenduaren 19an, 20:00retan, Bilbon, Bizkaia Aretoan, eta ondoren Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) irakasle eta filmaren zuzendariak desagertutako personez eta euren familiek eta lagunek biziten daben egoeraz berba egingo dau. Ekimena Bizkaiko campuseko Kulturbasque programa kulturalak antolatutako Memoria(z) tartean proiektuaren barruan dago. Sarrerea doban izango da.
Vicarioren berbetan, desagertutako personek bizirik jarraitzen dabe senitarteko eta lagun maiteen gogoan. Senitarteko eta lagun maite horreek desagertutako personearen gorpua ikusi behar dabe, agur esaten hasi ahal izateko. Film honetan, barruko pultsu hori imajinatu nahi izan dot, eta berbea eurei emon nahi izan deutset, dagozan lekuan dagozala azaldu dau.
Filmaren proiekzinoa eta ondorengo berbaldia Memoria(z) tartean proiektura batuta dagoz. Euskal Herrira begira antolaturiko proiektu horrek II. Errepublikearen kontra Espainiako armadeak emon eban estadu kolpearen ondorioei buruzko gogoetea egiten dau. 1936tik aurrera, 150.000 lagun desagertu ei ziran. Orain, berba eginez eta arte adierazpen moduak erabiliz, jazotako guztia ikusarazo nahi dau gizarteko talde handi batek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!