Jimeno Jurioren 'Toponimia navarra. I. Estudios y metodología' lana aurkeztu dabe

Bizkaie! 2012-09-07 11:45   kulturbiz

Jose Maria Jimeno Jurio zanaren Toponimia navarra. I. Estudios y metodología lana aurkeztu dabe bart, Iruñean, Euskaltzaindiaren ordezkaritzan. Liburua Jimeno Jurioren lan guztiak jasoko dituan bildumearen 40. zenbakia da, eta Pamiela argitaletxeak, Udalbidek eta Euskara Kultur Elkargoak argitaratu dabe.

Badator Plentziako Esaera Zaharren III. Txapelketea

Bizkaie! 2012-09-07 11:13   Bertsolaritzea

Azken urteetan lez, aurten be Plentziako Esaera Zaharren Txapelketea antolatuko dabe hirugarrenez. Ikusten ez duen begiak negarrik ez lemapean, datorren irailaren 29an izango da, zapatuan, goizeko 11:00etan; hitzordua, Plentziako Eleiz Enparantzan jarri dabe antolatzaileek.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

IV. Txotxongilo Eguna irailaren 7tik 9ra Sestaon

Bizkaie! 2012-09-06 13:15   Kulturea

Hamahiru taldek eta beste bi artistak beren azken lanak aurkeztuko ditue hiru egunotan Sestaon: El Tenderete, Cobaya, Sortzen, Bihar, Humo, Pantzart, Txotxongillo, Pro-ismo cero, Antzezkizuna, Irrintzi, Panta Rhei, Azika, Corrado Masacci eta Rafa Villa. Antzezlanak ez eze, txotxongiloak egiteko tailerra (Rafa Villa) eta makillaje tailerra (Sortzen taldea) be antolatu ditue.

Euskerea, euskal kulturea eta historia aztertzeko ikastaroa abian da La Platako Unibersidade Nazionalean

Bizkaie! 2012-09-06 11:39   Euskerea berbagai

Aste honetan, irailaren 3an, astelehenean, hasi da Buenos Airesko La Platako Unibersidade Nazionalean (UNLP) euskerea, euskal kulturea eta historia aztertuko dituan ikastaroa. Eusko Jaurlaritzeak eta unibersidade argentinarrak sinatutako hitzarmenaren ondorioa da eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzinoagaz antolatutako mintegia da ekimen hau.

Michael Hanekeren 'Amour' filmak Fipresci Sari Nagusia jasoko dau Donostia Zinemaldian

Bizkaie! 2012-09-06 11:12   Barriak

Zinematografiako Prentsaren Nazinoarteko Federazinoak (Fipresci) Michael Haneke zuzendariaren Amour filmari emongo deutso urteko film onenaren Sari Nagusia. Fipresciko kide diran mundu osoko 225 kritikarik azken urtean estreinautako filmen artetik bat aukeratzen dabe, bozketa bidez, Sari Nagusia emoteko.

Huelvako eta Kadizeko azken garaietako kantea protagonista VII. Una Ria con Duende Flamenko jaialdian

Bizkaie! 2012-09-05 17:20   kulturbiz

VII. Flamenko Topaketak irailaren 8tik 30ra bitartean izango dira, 5. barrutiko (Ibaiondo) zenbait eszenatokitan (La Concordiako geltokia, San Frantziskoko eta Burtsako Udaltegiak eta Eleizbarrutiko Museoa).

»» Ikusi argazki guztiak (2)

NBAko talde batek Gescrap Bizkaia Bilbao Basketen kontra jokatuko dau 2013an

Bizkaie! 2012-09-05 14:17

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen daben Bilbao-Bizkaia markeak akordio bat sinatuko dau laster NBAgaz, saskibaloi liga estadubatuarreko talderen batek Gescrap Bizkaia Bilbao Basketen kontra jokatu daian datorren urtean Barakaldoko BECen.

AEK-k euskera eta helduen euskalduntzea aintzat hartzea eta laguntzarik ez murriztea eskatu deutse erakundeei

Bizkaie! 2012-09-05 12:40   Euskerea berbagai

Euskara bizia lemapean, AEK-k eskaintza oparoa dakar ikasturte honetarako be, euskerea ikasi edo hobetu nahi daben guztiei begira. Urritik bagilera euskerea ikasteko makina bat aukera eskainiko dau, Euskal Herri osoko 100 euskaltegi baino gehiagotan: euskera maila guztiak, titulu homologatuak lortzeko ikastaroak, taldeentzako ikastaro bereziak, autoikaskuntza.

Japoniako bisitariak Euskaltzaindian

Bizkaie! 2012-09-04 17:17   Euskerea berbagai

Hisao Ishii irakasleari sano interesgarriak begitandu jakoz izenen normalizazinoaren inguruan egon diran gorabeherak eta gaur egungo egoera soziolinguistikoa.

The Zeros estadubatuarrek Bilboko Kafe Antzokian joko dabe irailaren 20an

Bizkaie! 2012-09-04 15:06   Musikea

The Zeros punk rock talde estadubatuarrak kontzertua eskainiko dau irailaren 20an Bilboko Kafe Antzokian. Mexikoko Ramones izengoitiagaz ezagun bilakatu ziran eta bere abestietan punk, power pop eta rock'n'roll doinuak bikain buztartzen zituen.

Gaur hasiko da FesTVal jaialdia Gasteizen

Bizkaie! 2012-09-04 12:36

Gaur hasi eta datorren irailaren 8ra bitartean FesTVal telebistaren jaialdia ospatuko da Gasteizen. Urtero legez, telebista kateek saio barriak eta denporaldi barrirako dituen barritasunak aurkeztuko ditue, berbarako, ETB, TVE, Antena 3, laSexta, Cuatro, Telecinco eta Canal + kateen eskaintza ezagutuko dogu.

Kante, jantza, gitarra eta txalo-konpas tailerrak izango dira Bilboko 'Una ría con duende' flamenko jaialdian

Bizkaie! 2012-09-04 11:46   kulturbiz

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Sonikete alkarteak alkarlanean antolatzen daben Una ría con duende topaketa flamenkoen zazpigarren edizinoak jantza, gitarra, kante eta txalo-erritmo tailerrak eskainiko ditu beste urte batez.

BEZ inoiz baino karuago dago baina hau izango al da azken igoerea?

Angel Dominguez 2012-09-04 10:38   Begi betegarri

John Travoltak be Zinemaldiko Donostia saria jasoko dau

Bizkaie! 2012-09-03 18:08   Barriak

John Travoltak Mark Steven Johnson zuzendariaren Killing Season filmaren errodajea amaitu dau oraintsu Georgian; film horretan, Robert De Nirogaz egin dau lan.

II. Black & Basque jaialdia Baionan

Bizkaie! 2012-09-03 15:36   Musikea

Pasa dan urtean antolatu eben lehenengo aldiz aniztasun kulturala sustatu eta belaunaldi guztiak alkartzeko helburua dauen Black & Basque jaialdia eta aurten irailaren 7tik 9ra bitartean euskal eta afro-amerikar kulturak buztartuko dira barriro Baionan.

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko ikasleen seigarren eta azken interbentzinoa Deustuko zubian

Bizkaie! 2012-09-03 12:07   kulturbiz

Oraingoan, Deustuko zubiko aginte-etxolak artista konbidatu lez parte hartzen dauen Juan Azpitarteren Panagnosis interbentzinoa hartuko dau irailaren 12ra arte.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gernikako Bakearen Museoak hainbat eskaintza proposatu ditu irailerako

Bizkaie! 2012-09-03 10:46   kulturbiz

Gernikako Bakearen Museoak hainbat ekintza antolatu ditu irailerako, berbarako, irailaren 2an, domekan, sarrerea doban izan zan; Busturialdeko Zerbitzu Sozialen zuzendaritzapeko udako koloniak egongo dira; Kids Guernica erakusketea ikusgai egongo da; Nazinoarteko Bakearen Eguna ospatuko da; eta Legionarioak erakusketea eskainiko da.

Bilboko Udaltegietan 7 erakusketa barri izango dira

Bizkaie! 2012-08-31 16:25   Kulturea

Expodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko dan aldi baterako erakusketa zikloak irailaren 3an, astelehenean, emongo deutso hasierea urteko azken hiruhilekorako egitarauari.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Uri bildurgarria estepearen erdian

Zigor Aldama 2012-08-31 15:36   Bidaide

Orain zortzi bat urte probitziako gobernuaren asmoa izan zan, ordura arte 1.500 artzainez osotutako herrixka bi baino ez egozan lekuan, erdigune politiko eta ekonomiko sendoa, Txinan urigintzearen eredu bihurtuko zan uria sortzea. Dubai eta Shenzhen lako urien arrakasteak eraginda emon eben pausua.

»» Ikusi argazki guztiak (4)