Ana Etxaide omenduko dabe Nafarroako Unibersidadearen Euskal Katedrearen 50. urteurrenean

Bizkaie! 2013-11-26 10:38   sariak-autortzak

Nafarroako Unibersidadeko Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedreak 50 urte bete ditu aurten. Hori dala eta, hainbat ekitaldi egiten dabilz hilebete honetan. Amaiera ekitaldia zemendiaren 27an izango da. Egun horretan, urte askoan Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedrearen zuzendaria izan zan Ana Etxaide irakasle eta ohorezko euskaltzaina omenduko dabe.

Nafarroako Unibersidadeko Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedreak 50 urte bete ditu aurten. Hori dala eta, hainbat ekitaldi egiten dabilz hilebete honetan. Amaiera ekitaldia zemendiaren 27an izango da. Egun horretan, urte askoan Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedrearen zuzendaria izan zan Ana Etxaide irakasle eta ohorezko euskaltzaina omenduko dabe, Unibersidadeko Areto Nagusian,18:00etan.

Zemendian Acércate a la cultura vasca izenburupean, sei berbaldi egin ditue. Besteren artean, hilaren 6an, Sagrario Aleman euskaltzainak Nire Kabi beroa berbaldia egin eban.

Zemendiaren 27an saio berezia egingio dabe Nafarroako Unibersidadean. Hasteko, Duguna jantza taldearen emonaldia izango da, eta gero Impulso a la cultura vasca en el siglo XXI izenburupean, mahai-inguru bat egingo da. Bertan, Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak hartuko dau parte. Beragaz batera, honeek izango dira: Maximino Gómez, Euskarabidearen zuzendari kudeatzailea; Aizpea Goenaga, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria; Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako presidentea; Susana Irigaray, Jose Miguel Barandiaran Fundazinoko idazkaria; Michel Duvert, Baionako Museoko Adiskideen Elkarteko presidentea; eta Mari Mar Larraza, Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedrako zuzendaria.

Ostean, Ana Etxaideri omenaldia egingo deutsie, Manuel Casadoren eta Asier Barandiaranen eskutik. Amaitzeko, Jesus Guridiren abestien errezital bat eskainiko dabe Nerea Berraondo mezzosopranoak eta Maite Ascunce piano-jotzaileak.

Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedrea 1963ko zemendian sortu zan, sasoi haretan Filosofia eta Letretako dekanoa zan Antonio Fontanen ekimenez. Hilebete batzuk geroago, 1964ko zezeilean, José Miguel Barandiaran euskal arkeologo eta etnologoaren eskutik abiatu zan. 70eko hamarkadaren erditik aurrera, Ana Etxaide euskal filologoak Katedrearen zuzendaritzea hartu eban, euskalkiak berreskuratzeko beste lan arlo bati ekin eutson eta euskal hizkuntzalaritza ikasketa planetan sartu eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu