Euskerea mundiala da

Bizkaie! 2013-11-25 12:25   Euskerea berbagai

Euskerea esparru ez ofizialetan be erabilteko modukoa dala agirian itxi nahi dau #mundiala kanpaineak, eta gaur egungo komunikazino tresnetara egokitzeko kapaz dala be bai. Sare sozialen loraldia aprobetxauta, mundu zabaleko euskal hiztunak konektauko dituan sarea osotuko dau. Eta horretarako jaio da beren beregi www.mundiala.net ataria, herritarrei txioak bialtzeko konbita egiten deutsen gunea.

Abenduaren 3an, Euskerearen Nazinoarteko Egunean, euskerea mundiala dala erakutsi gura dau Eusko Jaurlaritzeak prestau dauen kanpaineak. Hizkuntzearen erabilerea dau ardatz ekimenak, batez be eremu ez formaletan. Mundiala.net atariak #mundial hashtag-agaz txio bat bialtzeko konbita egin dabe.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak abenduaren 3rako atondutako kanpainearen barri emon eban prentsaurrekoan, Donostian.

EiTBgaz lankidetzan antolatu da kanpainea. Euskerea mundiala dala erakutsi gura dabe, eta etorkizunerako erronkea erabileran dagoala azpimarratu nahi dau. Sare sozialak erabilteko konbita eginez, euskerea mundiala dala ez eze, munduan dagoala be azalduko dau kanpainak.

Euskerea hizkuntza modernoa, erabilgarria, bizia, gaztea, noranahikoa, geurea... baina batez be mundiala dala erakutsiko dau aurten abenduaren 3rako atondutako kanpaineak. Mundiala, geure hizkuntzea dalako batetik; eta bestetik, mundu zabalean dituan miloe bat hiztunei berbea emon nahi deutselako (800.000 inguru Euskal Herrian, 200.000 munduan). Hiztunengan erabilerearen aldeko sensibilizazino lana be egin nahi dau kanpaineak, hizkuntzearen erabileran dauelako euskereak etorkizuneko erronka nagusia.

Euskerea esparru ez ofizialetan be erabilteko modukoa dala agirian itxi nahi dau #mundiala kanpaineak (sare sozialetan edo lagun arteko giroan, kasu), eta gaur egungo komunikazino tresnetara egokitzeko kapaz dala be bai. Sare sozialen loraldia aprobetxauta, mundu zabaleko euskal hiztunak konektauko dituan sarea osotuko dau. Eta horretarako jaio da beren beregi www.mundiala.net ataria, herritarrei txioak bialtzeko konbita egiten deutsen gunea.

Twitter-en dagozan 35 hizkuntzetako bat da euskerea. #mundiala kanpaineagaz sare sozialetan euskerearen erabilerea bultzatu nahi da, eta bide batez munduan dabilzan miloe bat euskal hiztunak, urrunekoak zein bertakoak, nondik nora dabilzan ikusi, edo alkarregaz zelan konekta daitekezan azaldu.


www.mundiala.net

Bialdu eiotzazu txio bat munduan zehar dabilen lagunen bati, www.mundiala.net atariak bertara sartzen dan erabiltzaileari egingo deutson konbita, munduko edozein bazterretan, edo auzoan bertan bizi dan lagunari txio bat euskeraz bialtzeko konbita da. Bat edo nahi beste. Txioa euskeraz izatea beste baldintzarik ez dago. Bialdutako txio guztiak, eta egin daben bidaia, kanpainearen mundu mapan azalduko dira irudikatuta. Mundu zabalean bizi diran euskaldunen kokalekuak identifikauta geldituko dira holan mapan, mezua bialdu edo jaso dan lekuan argi bat piztuko baita.

Txio bat persona bati zuzenean bialdu beharrean modu edegian bialtzen bada, norberaren jarraitzaileei helduko jake. Kasu horretan ez da bape argirik piztuko, baina atariak dauen kontagailuan zenbatua geldituko da txio hori. Bialdutako mezu kopurua bezela, erabiltzaile kopurua, mezuek egindako kilometroak eta partaide diran herrialdeen kopurua be erakutsiko dau atariak.

EiTBren lankidetzeagaz gauzatu da kanpainea, eta abenduaren 3ra arte, talde horretako hedabideetatik kanpainan parte hartzea sustatuko da. Esatari eta aurkezleek txioak bialtzeko konbita zabalduko dabe, eta saioek eurek be mezuak bialduko ditue. Zemendiaren 20tik zabalik dago www.mundiala.net ataria, eta dagoeneko hasi da euskerazko mezuen joan-etorria mundu mapan irudikatzen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu