Elizondo eta Donostiako finalaurrekoetan, Igor Elortza eta Unai Iturriaga bizkaitarrak irabazle

Bizkaie! 2013-11-25 10:28   Bertsolaritzea

Unai Iturriaga eta Igor Elortza durangarrak nagusi izan dira astegoienean jokatu diran Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurreko bietan. Iturriagak 725 puntu lortu zituan zapatuan, Elizondon, eta Elortzak, 703 puntu, domekan Donostian.

Unai Iturriaga eta Igor Elortza durangarrak nagusi izan dira astegoienean jokatu diran Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurreko bietan. Iturriagak 725 puntu lortu zituan zapatuan, Elizondon, eta Elortzak, 703 puntu, domekan Donostian.

1.400 bertsozalek bete eben Elizondoko Baztan frontoia zapatuan. Unai Iturriagak eskuratu zituan puntu gehien, eta haren ostean Amets Arzallus (719,5 puntu), Beñat Gaztelumendi (695,5 puntu), Jokin Uranga (668 puntu), Iñigo Mantzizidor Mantxi (663,5 puntu) eta Julio Soto (620 puntu) geratu ziran.

Domekan, hitzordua Donostiako Gaska kiroldegian izan zan. 2.480 bertsozale batu ziran, aretoa beteta egoan. Igor Elortzak 703 puntu lortu zituan, eta ganerako bertsolarien puntuazinoak ondokoa izan ziran: Alaia Martin, 674,5 puntu; Aitor Sarriegi, 674 puntu; Jon Martin, 641,5 puntu; Etxahun Lekue, 639,5 puntu; eta Fredi Paia, 617,5 puntu.

Datorren zapatuan, hilak 30, Maulen jokatuko da azkenengo finalaurrekoa Ororena ezker paretan, 17:30etik aurrera. Aurrez aurre Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Jone Uria, Agin Laburu eta Jexux Mari Irazu izango dira. Saio erabagiorra izango da Maulekoa, bertan erabagita geratuko baita zeintzuk izango diran abenduaren 15eko finalean Maialen Lujanbiogaz batera kantauko daben beste zazpi bertsolariak.

Mauleko saioaren faltan, holan dago behin-behineko sailkapena: Amets Arzallus, 1436,50 puntu; Igor Elortza 1425 puntu; Beñat Gaztelumendi, 1392,5 puntu; Unai Iturriaga, 1374 puntu; Aitor Sarriegi, 1362 puntu; Alaia Martin, 1341,5 puntu; Iñigo Mantzizidor Mantxi, 1331 puntu; Jokin Uranga, 1325, 5 puntu; Etxahun Lekue, 1288,5 puntu. Ganerako sailkapena, hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu