Nicolas Provosten 'Tokyo Giants' lanak irabazi dau 55. Zinebi jaialdia

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-11-22 14:46   Barriak

Hiltzaile baten, bortxatzaile baten, terrorista baten eta Jakuzako kide baten bideek bat egiten dabe 55. Zinebiko irabazle Tokyo Giants film laburrean. Nicolas Provost zinemagile belgikarraren 23 minutuko lanak jasoko dau iluntzean jaialdiko Sari Nagusia, Arriaga antzokian egingo dan sari-emote ekitaldian.

Hiltzaile baten, bortxatzaile baten, terrorista baten eta Jakuzako kide baten bideek bat egiten dabe 55. Zinebiko irabazle Tokyo Giants film laburrean. Nicolas Provost zinemagile belgikarraren 23 minutuko lanak jasoko dau iluntzean jaialdiko Sari Nagusia, Arriaga antzokian egingo dan sari-emote ekitaldian.

Itziar Okariz, Marcela Zamora, Oliver Laxe, Pernille Rose Grønkjaer eta Salomé Lamas epaimahaikideek emon dabe irabazleek barri. Ez da lan erraza izan pelikulak aukeratzea, asko eztabaidatu dabela autortu dau Okarizek. Ikuspegi eta espazio guztiz desbardinetako kideak gara, bakotxak bere ikuspuntua eta erispideak daukaz, argitu.

Behin bakarrik egon dira guztiz konforme, sari nagusia Tokyo Giants emotean, hain zuzen be. Epaimahakide bakotxaren erispideak bete ditu, danok bat etorri gara, azpimarratu dau Marcela Zamorak. Orokorrean, ikusi dituen lan guztiak kontuan hartuta, egileek arrisku gitxi hartu dituela pentsetan dabe epamahaiko kideek. Arrisku gehiago hartu behar dala uste dogu. Euskal Herriko eta Espainiako filmeei jagokienez, ez dogu uste gaur egungo korronte zinematografikoen lagin adierazgarria diranik, ganeratu dabe. Behar oso onak egon arren, beste batzuk nahikoa zaharkituak edo dirala eretxi deutsie, entretenimentura bideratuak. Pernille Rose Grønkjaerrek aukeratutako lan guztien kalidadea eta balioa nabarmendu ditu.

Dokumentalen arloan euki dabe arazo handiena, irabazlea topetea gatxa izan da. Batek be ez deusku atenzinoa emon, esan dau Salomé Lamasek. Zinema dokumentalean Grzegorz Zaricznyren Gwizdek filmak jaso dau Urrezko Mikeldia; eta Simon Gillarden Ánima eta Pablo Brionesen A beira de Lisboa dokumentalek zidarrezkoa ex aequo.

Fikzinozko film onenaren saria be ex aequo emon dabe, Barbara Otten Sunny eta Marie-Elsa Sgualdoren Man kann nIcht alles auf einmal tun, aber man kann alles auf einmal lassen pelikulei. Kategoria horretako zidarrezko Mikeldia Joäo Pedro Rodrígues eta Joäo Rui Guerra Da Mataren Mahjong lanak irabazi dau.

Animazinoaren atalean, Urrezko Mikeldi saria Luis Soaresen Outro Homem Qualquer lanak irabazi du, eta Jochen Kuhnen Sonntag 3 filmak, zidarrzkoa.

Sail Ofizilaz gan, beste sari batzuk be banatzen ditu Zinebik. EITBk emoten dauen Ikus-entzuleen Saria Kepa Sojoren Loco con ballesta pelikulearentzat izna da. Beste alde batetik, SGAEk eta Euskal Gidoilarien Alkartearen Euskal Gidoi Onenari saria Kepa Sojoren Loco con ballesta eta Alberto Vázquezen Sangre de Unicornio lanek irabazi dabe. FAS Zineklubaren saria Borja Cobeagaren Democracia lanak jaso dau.

Aurten, lehenengoz Azkue Fundazinoaren Saria banatu da, euskeraz egindako lan onenari. Hain zuzen be Asier Urbietak sortutako Arconada izan da aukeratua. UNICEFek Ukrainiako Vanya izeneko lana saritu dau, Oksana Artemenko zinemagilearena.

Sari-emote ekitaldia Arriaga antzokian izango da, 20:00etan. Aitor Maz aktore bilbotarra izango da aurkezlea. Sarian banatzeaz aparte, Angela Molina aktoreak Ohorezko Mikeldia emongo deutso Manuel Gutierrez Aragon zinema zuzendariari. Ostean, saritutako lan guztiak proiektauko ditue.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu