Vivir es fácil con los ojos cerrados

Karolina Almagia 2013-11-25 17:38   Zinema kritikak

Road movie itxurea dauen David Truebaren Vivir es fácil con los ojos cerrados oso gustura ikusten diran film horreetakoa da. 60 hamarkadan gertatzen da, John Lennon Almerian pelikula bat filmetan egon zan garaian. Javier Cámarak itsusi baina bihotz oneko ingeles irakaslearen papela egiten dau, inork baino hobeto egin be.

- Zuzendaria eta gidoilaria: David Trueba.
- Interpreteak: Ariadna Gil, Javier Cámara, Jorge Sanz, Francesc Colomer, Natalia de Molina, eta Ramón Fontseré.
- Generoa: komedia.
- Herrialdea: Espainia.
- Iraupena: 109 minutu.

Road movie itxurea dauen David Truebaren Vivir es fácil con los ojos cerrados oso gustura ikusten diran film horreetakoa da. 60 hamarkadan gertatzen da, John Lennon Almerian pelikula bat filmetan egon zan garaian. Javier Cámarak itsusi baina bihotz oneko ingeles irakaslearen papela egiten dau, inork baino hobeto egin be. Natalia de Molina eta Francesc Colomer (Pa Negre) aktoreek osotzen dabe hirukote protagonistea. De Molina haurdun dagoan bikoterik bako neska gazte-gaztea da eta Colomer etxetik iges egin dauen nerabe errebelde bat. Hirurak abiatzen dira Almeriara, irakasleak Lennon topau nahi dauelako, The Beatlesen diskoetan agertzen ez diran berbak osotzen lagundu deiotson.

Hasteko, oso interesgarria gertatzen da 60 hamarkadako Espainia hori ikustea, eta Truebak zehetasun urri batzuekaz giro hori islatzen asmau dauela uste dot. Eta, jarraitzeko, istorio txikia izanik, ederra da bere garapenean. Ez dramea, ez komedia, edo biak batera, bitzitzaren itzalak eta argiak erakusten ditu era arin batean: bakardadea, umetasunari agurra, bestearen beharra, zoriontsu izatearen zailtasunak, labur esanda. Obra laua, baina eraginkorra eta ikuslea gustora sentiduarazoten dauena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu