Lau urteko etenaldiaren ostean, Kauta taldeak 'Agerre' diskoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2013-11-25 17:53   Musikea

Kauta hirukoteak laugarren diskoa argitaratu barri dau, Agerre (Baga-biga). Lau urteko etenaldia izan da, eta gogotsu dagoz diskoa jentaurrean aurkezteko. Daborduko emon ditue zuzeneko batzuk, baina aurkezpen ofiziala abenduaren 7an egingo dabe, Durangoko Plateruena kafe antzokian.

Kauta hirukoteak laugarren diskoa argitaratu barri dau, Agerre (Baga-biga). Lau urteko etenaldia izan da, eta gogotsu dagoz diskoa jentaurrean aurkezteko. Daborduko emon ditue zuzeneko batzuk, baina aurkezpen ofiziala abenduaren 7an egingo dabe, Durangoko Plateruena kafe antzokian.

Isladak aurreko diskoko birea amaitu ostean, deskantsua behar ebela konturatu ziran Mikel Moreno (ahotsa eta gitarrea), Adrian Elustondo (bajua) eta Gorka Mendizabal. Maketa bat, hiru disko eta 200 kontzertutik gora emon genduzan, eta gelditzeko momentua heldu zan, azaldu dabe. Urteotan, beste proiektu batzutan ibili dira beharrean. Urte oparo eta aberasgarriak izan dira guretzat, dinoe.

Agerre lanak hainbat estilo hartzen ditu, baladak eta erritmo biziak tartekatuz. Pentsetan dogu zeozer kontetan dogunean -azaltzen dabe taldekideek- melodia, erritmo edo instrumentazino egokia behar dauela. Ez da bardina kritika sozialari buruz hitz egiten dauen abesti bat edo harreman personalei buruz hitz egiten dauena. Zortzi hilebete emon ditue disko barria atontzen.

Andoaingo Garate estudioan grabau eben diskoa, abuztuan. Kaki Arkarazo teknikariak urrian nahastau dau, eta produkzinoa be bera egin dau, Mikel Morenogaz batera. Estudiora joan orduko etxeko lanak ondo eginda eukiezan. Halanda be, Kaki Arkarazoren lanan nabarmendu dabe. Hasi ginanetik alkarlana osoa izan da eta Kakiren esperientzia diskoan igarri egiten da. Analogikoan grabetan animau gaitu eta esperientzia oso interesgarria izan da guretzako. Asko disfrutau dogu, adierazo dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu