'Homo homini lupus', Malenkonia taldearen disko barria

Bizkaie! 2013-11-26 13:21   Musikea

Oñatiko Malenkonia laukoteak hirugarren diskoa plazaratu dau oraintsu, Homo homini lupus. Zortzi kanta batu ditue lan gordin eta ezkor honetan. Gasteizko Parralen aurkeztuko dabe gaur jentaurrean, 20:30ean.

Oñatiko Malenkonia laukoteak hirugarren diskoa plazaratu dau oraintsu, Homo homini lupus. Zortzi kanta batu ditue lan gordin eta ezkor honetan. Gasteizko Parralen aurkeztuko dabe gaur jentaurrean, 20:30ean.

Iñaki Goitia (bateria), Alain Anton (bajua), Iñigo Ugarte (gitarrea) eta Rober Ferreiro (gitarra eta ahotsa) musikariek osotzen dabe gaur egun Malenkonia. Aurreko lana, Hegazkadak dakar ekaitza (2009), argitaratu ostean piano eta eta biloin jotzaileak bandea itxi eben, eta Alain baju jotzailea sartu zan. Kanten konposizinoa asko aldatu behar izan dabe, beraz.

Diskoaren izenburua besteko ezkorrak dira Malenkoniaren kanta barriak, egunero ikusten daben errealidadearen erakusgarri. Sano kritikoak dira gizakiagaz, eta etorkizunean be ez da asko aldatuko, euren ustez. Jazoera historiko batzuk aitatzen ditue kantetan, esaterako, Hiroshima eta Nagasakiren suntsiketea.

2012ko abenduan eta 2013ko urtarrilean grabau eben diskoa, Mutrikuko AME estudioan. Gasteizko kontzertuaren ostean, Durangoko Azokan izango dabe hitzordua, Ahotsenean, abenduaren 5ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu