Bilboko Udal Musika Eskolako ikasleek erromeria egingo dabe gaur Erriberako merkatuan

Bizkaie! 2013-11-22 11:15   Musikea

Bilboko Udal Musika Eskolako ikasleek gelak hutsik itxiko ditue gaur barikua, Santa Zezilia egunean. Izan be, Talde instrumentala: fanfarrea irakasgaiko dozena bat ikaslek Erriberako merkatuan erromeria egingo dabe arrastian, 19:00etatik aurrera.

Ordubete inguruan, Gorka Irurtia txistu irakasleak zuzentzen dauen fanfarreak merkatarien eta bisitarien arretea bereganatuko dau. Ohiko erromerietako errepertorioa eskainiko dabe, biolina, txirula, dultzainea, saxofoia, tronpetea, atabala eta trikitixea lagun dituela. Lehentxuago, 18:00etan, eta euririk egiten ez badau, ikasleek kalejirra egingo dabe Zazpi Kaleetan zehar.

Bilbao Zerbitzuak erakundeak abiarazotako jardueren egutegiaren barruan dago. Jarduerok Erriberako merkatuak egun dituen bisitarien jakin-mina biztu eta bisitari barriak erakartea dau helburu. Bilbao Zerbitzuak eta BilbaoMusika erakundeek hitzarmena sinatu dabe, holan Udal Bandeak, Txistulari Bandeak eta Musika Eskolako ikasle nahiz irakasleek emonaldiak egingo ditue lantzean behin merkatuan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu