Arrate Egañak 'Paradisua' helduentzako liburua argitaratu barri dau
2012-04-24 11:40 KultureaArrate Egaña idazleak Paradisua liburua aurkeztu barri dau Elkar argitaletxeagaz. Helduntzako idatzi dauen lehenengo liburua da, orain arte umeentzako lanak besterik ez ditu kaleratu eta. Bost ipuinek osotzen dabe liburua, Neguko udareak, Grindavik, Paradisua, Mont Saint-Michel eta Abenduak 21.
Euskadi Literatura Sarien edizino barria martxan da
2012-04-24 11:40 KultureaSari horreek lortu ahal izateko, obrak argitaratzen diranean bizirik dagozan egileek idatzitako, itzulitako edo ilustrautako liburuak izan behar dabe eta lehenengo aldiz 2011. urtean argitaratuak izango dira. Oinarri osoak http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-5356/eu/ dagoz.
'Begoña, herri garaia' bideoa ikusgai egunotan, Castaños, Begoña eta Otxarkoagako udaltegietan
2012-04-23 18:27Begoña, herri garaia bideoa aurkeztuko dau asteon, Bilboko Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailak, astelehenetik egueztenera bitartean, Castaños, Begoña eta Otxarkoagako udaltegietan. Lanak Begoñako Errepublikea izandakoak XIX. mendearen amaieratik izandako bilakaerea azaltzen dau, bertako biztanleen begiradea eta esperientziaren bitartez.
'Hodeietan' liburua argitaratu dau Elhuyarrek
2012-04-23 18:15 kulturbizNarrazino zientifikoa da Hodeietan, eta 12-16 urteko gazteei zuzenduta dago. Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa izan dau sorkuntza-lan honek. 2011ko CAF-Elhuyar sarietan, barriz, Gazteei zuzendutako zientzia-narrazinoak kategorian irabazle izan zan.
'Agirre Asteasukoaren eracusaldiac' eta 'Ahotsa, hitzak, hizkuntzak', Euskaltzaindiaren webgunean
2012-04-23 17:54Agirre Asteasukoaren eracusaldiac: Sermoia ikuspegi sozio-diskurtsiboaren argitan eta Ahotsa, hitzak, hizkuntzak lanak konsultagai dagoz, Euskaltzaindiaren webgunean. Lehenengoa, Arantza Ozaetaren doktorego tesiaren moldaketea da, eta bestea, euskal olerki-antologia da eta euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.
Angel Ortiz Alfau idazlea omendu dabe Bilbon, Liburuaren Nazinoarteko Egunaren harira
2012-04-23 15:32 KultureaUrtero lez, Berastegi kalean ipini ditue liburu azokako mahaiak gaur. Gabeko bederatzirak arte, ia 30 argitaletxetako eskaintzea ikusi ahal izango da. Toti Martinez de Lezea, Ramon Saizarbitoria, Jon Arretxe eta abar liburuak sinatzen eta irakurleakaz berbetan dabilzala be iragarri dabe antolatzaileek. Ganera, aurten, Angel Ortiz Alfauri omenaldia egin deutsie, haren heriotzearen hamargarren urteurrenean.
Jantzearen Nazinoarteko Eguna jantzan eginez ospatuko dabe Bilbon, apirilaren 29an
2012-04-23 14:52 KultureaBilbok Jantzearen Nazinoarteko Eguna jantzan ospatuko dau domekan, apirilaren 29an, 12:00etatik aurrera Arriaga plazan egingo dan saio edegian. Ganera, ekitaldiaren barruan, makina bat lagunek flashmob-a grabauko dabe, Queen talde ezagunaren Don´t stop me now kantearen doinugaz.
Julio Llamazares eta Miguel Sanchez Ostiz aurrez aurre 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenean
2012-04-23 14:41 KultureaEztabaidak Literatureagaz ekimenak, literatur paisajeari buruzko hitzaldia dakar hilaren 24rako; paisaje hori erreala edo figuratua, existiduten dana edo desagertuta dagoana bada bere.
Ekitaldi ugari asteotan Eibarren, bonbardaketen 75. urteurrenean
2012-04-23 13:10 kulturbiz2012 Euskadi Fundazinoak, Gernika-Lumo eta Eibarreko alkateekaz egindako erakunde arteko lankidetzearen emoitzea da Hiriak Bakean ekimena. Makina bat ekitaldi antolatu ditue hurrengo asteetan, orain 75 urteko bonbardaketak gogoratzeko.
Kepa Acero: 'Itsasoa libre sentiduarazoten nauena da'
2012-04-23 11:30 BarriketanUnai Basurko eta Kepa Acero
Harkaitz Canoren 'Twist' eta Aritz Gorrotxategiren 'Hariaz beste', Espainiako Kritikearen Saridunak
2012-04-23 11:12 KultureaHarkaitz Canoren Twist (Susa) nobeleak eta Aritz Gorrotxategiren Hariaz beste (Erein) poema liburuek irabazi ditue Espainiako Kritikearen Sariak, euskerazko narratiba arloan eta euskerazko poesia arloan, hurranez hurran. AECL Espainiako Literatur Kritikarien Alkarteko kideek osotzen dabe sarion epaimahaia
Ramon Saizarbitoriak 'Martutene' nobelea aurkeztu dau Donostian
2012-04-20 16:44 KultureaRamon Saizarbitoriak Martutene nobelea aurkeztu dau Donostian, Erein etxearen eskutik. Bederatzi urte emon ditu 800 orrialdeko nobelea idazten, izan be nahi beste denpora eskaini deutsa bai idazteari bai idatzitakoa berrikusteari.
UEU-ren liburuak erdi prezioan, Liburuaren Nazinoarteko Egunean
2012-04-20 15:44 kulturbizLiburuaren Nazinoarteko Eguna dala-eta, UEU-k eskaintza berezia egingo dau, bere liburuak %50 merkeago salduko ditu, www.ueu.org helbidean. UEUk 1978. urtean argitaratu zituan lehenengo liburuak eta ordutik danetariko alorretan jardun dau. Horreek guzti horrek erdi prezioan erosteko aukerea izango da, apirilaren 23an.
Martxan dira aurtengo Liburuaren Nazinoarteko Eguneko ekitaldiak
2012-04-20 15:04 KultureaLiburu Saltzaileen Alkarteak asteon emon ditu Papelezko argitxuak sariak, eta Liburu Azokea antolatuko dau Bilboko Berastegi kalean, hilaren 23an. Bilboko liburutegien sareak be egitarau berezia atondu dau zapatutik aurrera.
Harkaitz Zubiri donostiarrak 'Etxekalte' bere lehenengo nobelea kaleratu dau
2012-04-20 13:57 KultureaHarkaitz Zubirik bere lehenengo nobelea kaleratu barri dau, Etxekalte, Susa argitaletxeagaz. Eleberriko protagonistek krisi personalak bizi ditue, ez dakie zer egin behar daben, zer ez , norantz jo. Bizitza kolektiboa eta bizitza personalaren arteko loturearen ganeko gogoetea be egin dau idazle donostiarrak.
Aimara, kitxua eta guaranierako zuzentzaile ortografiko kode edegiko bat garatuko da
2012-04-20 12:58 kulturbizProiektuaren gidaritzan Elhuyar Fundazinoak parte hartuko dau, UPV/EHUko IXA taldeak eta Elekak garatutako euskerazko Xuxen zuzentzaile ortografikoan baitago oinarrituta zuzentzaile ortografiko barria, eta 2012ko irailean egongo da erabilgarri.
'Zerutik sua dator! Gernika-Bizkaia sutan', orain 75 urteko jazotakoak ez ahazteko
2012-04-20 12:33 kulturbizZerutik sua dator! Gernika-Bizkaia sutan ekitaldia gaur, apirilak 20, egingo dabe Gernikako Merkatu Plazan,Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, orain 75 urte izan zan bonbardaketea gogoratzeko. Musikea, jantzea eta irudiak nahastauko ditue, litografiak eta artxibo-irudiak.
'1937: Bizitzak eta Bonbak', bonbardaketak lau kontakizunetan
2012-04-20 11:41 KultureaBBK Fundazinoak 1937: Bizitzak eta Bonbak liburua aurkeztuko dau apirilaren 24an, lau idazle ezagunen literatura lanakaz osotuta, hain zuzen be Bernardo Atxaga, Jose Fernandez de la Sota, Miguel Gonzalez San Martin eta Ignacio Martinez de Pisonen testuekaz. Ekitaldia BBK Aretoan egingo dabe, 20:00etan. Liburua euskeraz eta gaztelaniaz argitaratu da.
'Puppy-k be 15 urte' argazki lehiaketeak baditu irabazleak
2012-04-20 11:25 KultureaGuggenheim Bilbao Museoak ezagutzera emon ditu bart Puppy-k be 15 urte argazki lehiaketearen irabazleak. Lehiaketea museoaren 15. urteurrenaren harian antolatu zan, eta 136 lagunek parte hartu dabe Facebook bidez; horreek guztiek Puppygaz bizitako momentu gogoangarri bat jaso eben. Museoko 103B aretoan 51 finalistak erakusgai izango dira maiatzaren 2tik 30era.
II. Benito Ansola Sariak antolatu ditu Topaguneak
2012-04-19 17:50 BarriakDeialdian parte hartu nahi daben gazteek, ikus-entzunezko lanak (fikzinoa, sorkuntzea, animazinoa nahiz dokumentalak) egiteko proiektuak aurkeztu behar ditue 2012ko irailaren 28a baino lehen. Euskerearen presentzia ezinbestekoa izango da. Benito Ansola Sarien oinarriak erantsitako artxiboan topauko dozuez.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...