Ramon Saizarbitoriak 'Martutene' nobelea aurkeztu dau Donostian

Bizkaie! 2012-04-20 16:44   Kulturea

Ramon Saizarbitoriak Martutene nobelea aurkeztu dau Donostian, Erein etxearen eskutik. Bederatzi urte emon ditu 800 orrialdeko nobelea idazten, izan be nahi beste denpora eskaini deutsa bai idazteari bai idatzitakoa berrikusteari.

Ramon Saizarbitoriak Martutene nobelea aurkeztu dau Donostian, Erein etxearen eskutik. Bederatzi urte emon ditu 800 orrialdeko nobelea idazten, izan be nahi beste denpora eskaini deutsa bai idazteari bai idatzitakoa berrikusteari. Aurkezpenean literaturearen munduko hainbat lagun izan dira.

Saizarbitoriak autortu dauanez, inozko askeen sentidu da Martutene liburuagaz. Fede onez idatzitako liburua dala, eta ez dala aspergarria nabarmendu dau aurkezpenean. Emakumea da protagonistea idazle donostiarraren liburuan, eta erruduntasunak be presentzia handia dauka. Istorio bi azaltzen dira, bata Iñaki Abaitua ginekologoak kontetan dau, eta bestea, Julia izeneko itzultzaileak. Halan be, Martin idazlea eta Lynn soziologoa hainbatetan agiri dira nobelan.

Ramon Saizarbitoriak (Donostia, 1944) Lur argitaletxea sortu eban 1967an, beste idazle batzuekaz batera, eta 70eko urteetan, Oh, Euzkadi! aldizkaria. Nobela gogoangarri ugari idatzi ditu, tartean, Egunero hasten delako (1969), Ene Jesus (1982), Ehun metro (1985) eta Hamaika pauso (1995). Gorde nazazu lurpean nobeleak Euskadi Saria jaso eban 2000. urtean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu