II. Benito Ansola Sariak antolatu ditu Topaguneak
2012-04-19 17:50 BarriakDeialdian parte hartu nahi daben gazteek, ikus-entzunezko lanak (fikzinoa, sorkuntzea, animazinoa nahiz dokumentalak) egiteko proiektuak aurkeztu behar ditue 2012ko irailaren 28a baino lehen. Euskerearen presentzia ezinbestekoa izango da. Benito Ansola Sarien oinarriak erantsitako artxiboan topauko dozuez.
Bigarren urtez, Topagunea Euskara Alkarteen Federazinoak Benito Ansola Sariak jarri ditu martxan, Lekeitioko Udalaren eta Euskal Zine Bilerearen laguntzinoagaz, eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzearen babesagaz.
Lehiaketearen helburua, euskal kulturea zabaldu eta ikus-entzunezkoen produktore gazteei laguntzea da. Horretarako, ikus-entzunezko proiektuak produziduteko 4.000 euroko bi sari banatuko dira.
Deialdian parte hartu nahi daben gazteek, ikus-entzunezko lanak (fikzinoa, sorkuntzea, animazinoa nahiz dokumentalak) egiteko proiektuak aurkeztu behar ditue 2012ko irailaren 28a baino lehen. Euskerearen presentzia ezinbestekoa izango da. Benito Ansola Sarien oinarriak erantsitako artxiboan topauko dozuez.
Sarituen izenak 2012ko Lekeitioko Euskal Zine Bilerako itxiera ekitaldian jakinarazoko dira, abenduaren 1ean. Irabazleek, izentapena jaso eta 2013ko bagilaren 28ra bitarteko epea izango dabe ikus-entzunezkoa amaitzeko.
I. edizinoan, David zabalaren Ohe azpiko zera eta Joseba Uberuagaren Izena duena lanak izan ziran irabazleak, eta 2011ko Lekeitioko Zine Bileran aurkeztu ziran. Ikus-entzunezko honeen laburpenak eta Benito Ansolari buruzko informazino orokorra www.kameratoia.com/benitoansola webgunean topau daitekez.
Benito Ansola Lekeition jaio zan 1928an. Humanidadeak, Filosofia eta Teologia ikasi zituan Bergaran eta Gasteizen. Lekeitioko parrokoa izan da 24 urtez, euskal zinema bete-betean bultzatu dau, eta zinegintza irakaslea izan da Markinako Lanbide Eskolan. 1978an, Euskal Zinema Bilera antolatzen hasi zan Lekeition, ikasle ohi batzuekaz.
Topagunea Euskara Alkarteen Federazinoa, barriz, 1997an sortu zan, eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 96 euskera alkartek osotzen dabe. Alkarteon zein Federazinoaren beraren helburua euskerearen erabilerea sustatzea da. Horretarako, hainbat esparru lantzen ditue, besteak beste, haur eta gazteen aisialdia, kulturgintzea, tokiko hedabideak, mintzapraktikea, entidadeak euskalduntzea eta sentiberatzea.
Informazino gehiago behar izan ezkero, arrate@topagunea.org helbidera idatzi zeinkie.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!