Zuzen-Zuzenean zirkuituak 80 euskal musikari batu ditu hirugarren edizinoan

Bizkaie! 2012-01-24 17:33   Musikea

Amaitu barri da Zuzen-Zuzenean zirkuituaren hirugarren edizinoa. Danetara, Euskal Herriko 18 aretotan jo dabe 80 bat euskal musikari edo taldek. 15.000 ikusletik gora batu dira zuzenekoetan. Kontzertuez han, bestelako ekintza paraleloak antolatu ditue edizino honetan. Zuzen-Zuzenean ekimenaren helburu nagusia bertako musikariek bertako aretoetan zuzeneko gehiago eskaintzea da.

Pirata asko dago munduan eta handienak libre!!!

Angel Dominguez 2012-01-24 16:57   Begi betegarri

'Este año le comemos la tostada a los brasileños' kartelak iragarriko ditu aurtengo Bilboko Aratusteak

Bizkaie! 2012-01-24 14:34

Este año le comemos la tostada a los brasileños kartelak iragarriko ditu aurtengo Bilboko Aratusteak. Egileak Jon Ondavilla Marcos (Balmaseda, 1982) eta Amaia Benito González (Bilbo, 1979) bizkaitarrak dira. Irabazleek, Aratusteetan euren kartela Bilboko kaleetan ikusteaz gan, 2.000 euroko saria eskuratu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa' liburua aurkeztu dau Pello Esnalek

Bizkaie! 2012-01-24 14:26   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa liburua aurkeztu dau Donostian, Luis Villasante Euskerearen Ikergunean. Jagon bildumearen 14. zenbakia da, eta Euskaltzaindiaren Corpus batzordeak landu dau, Pello Esnal batzordekidearen koordinazinopean.

Bertie Ahern-ek jasoko dau Donostiako Nazinoarteko Bake Konferentziari emondako 2011ko Sabino Arana Saria

Bizkaie! 2012-01-24 13:53   sariak-autortzak

Irlandako lehen ministro ohi Bertie Ahern, joan dan urriaren 17an Donostiako Aiete jauregian egin zan Nazinoarteko Konferentzian parte hartu eben sei bitartekarietako bat, Bilbon izango da datorren asteburu honetan, aitatu Nazinoarteko Bake Konferentziari emondako 2011ko Sabino Arana Saria jasoteko.

Laura Mintegiren 'Sisifo maiteminez' nederlanderaz argitaratu dabe

Bizkaie! 2012-01-24 13:50   Kulturea

Laura Mintegiren Sisifo maite minez nobelea nederlanderaz kaleratu barri dau Zirimiri Press argitaletxeak, Sisyphus verliefd izenburuagaz. Etxepare Euskal Institutuaren laguntzinoa jaso dau argitalpenak. Peter Smaardijkek egin dau itzulpena.

Aurten ez da Urruzuno literatur lehiaketarik antolatuko

Bizkaie! 2012-01-24 11:52   sariak-autortzak

Aurten ez da Urruzuno literatur saririk antolatuko, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakinarazo dauenez. Hain zuzen be, Hezkuntza Saileko iturriek adierazotakoaren arabera, sailak deitutako sari ia guztiak aurten bertan behera geratuko dira, krisi ekonomikoak eraginda.

Jagoba Astiazaran eta Tolosako CIT-a, XI. Donostiako Orfeoia-UPV/EHU Sariaren irabazleak

Bizkaie! 2012-01-24 11:20   sariak-autortzak

Jagoba Astiazaranek eta Tolosako CIT-ek irabazi dabe aurtengo Donostiako Orfeoia-UPV/EHU saria. Hamaikagarren edizinoa dauen saria bi helburugaz sortu zan: musika-sortzaileen ibilbide profesionala autortzea eta musika arloko ikerkuntzea bultzatzea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hiahoka euskerea abestuz ikasteko proiektua abiatu dabe

Bizkaie! 2012-01-24 11:03   Euskerea berbagai

Hiahoka HIzkuntza AHOtsez eta KAntuz sentitzeko proiektua abiatu barri dau Banaiz Bagara alkarteak. Ekimenaren aurkezpena Mintzola fundazinoaren egoitzan egin eben. Euskerea arrotz sentiduten dabenentzako sortu dabe materiala; euskal mundura hurreratzeko metodologia eta teknikak landu ditue, abestien bitartez.

Ivan Smagghe, Nacho Canut eta OjosPintados izango dira Guggenheim Bilbao Museoko 'Art After Dark' hurrengo saioan

Bizkaie! 2012-01-24 10:42   Musikea

Ivan Smagghe Parisko giroko DJen arteko DJa izango da zezeilaren 10eko Art After Dark saioaren izarra Guggenheim Bilbao Museoan. Nacho Canut eta OjosPintados be bertan izango dira, musika elektronikoa, diskoa eta popa jarteko, museoko iturriek jakinarazo dabenez.

Cesar Ibañezek eta Jabi Santa Cruzek irabazi ditue IV. Blas de Otero sariak

Bizkaie! 2012-01-23 17:48   sariak-autortzak

Bilboko Udalak Poesiako Blas de Otero Sarien laugarren edizinoko irabazleak emon ditu ezagutzera. Gaztelaniaz, Zaragozako Cesar Ibañez filologo eta idazleak idatzitako La ruta de la sed lana saritu dabe eta euskeraz, barriz, Jabi Santa Cruz bizkaitarra izan da irabazlea Baso ilun itoan lanagaitik.

Idoia Etxeberria oñatiarrak irabazi dau XXX. Lizardi Saria

Bizkaie! 2012-01-23 17:16   sariak-autortzak

Idoia Etxeberria Elorza oñatiarrak irabazi dau Lizardi Sariaren XXX. edizinoa, Ez dago argi lanagaz. Zarautzeko Udaleko Euskera zerbitzuak antolatu dau sariketea. Hamalau lan aurkeztu dira 2011ko lehiaketara, eta Etxeberriarena aukeratu dau Jesus Mª Olaizola Txilikuk, Miren Agur Meabek, Iñaki Frierak eta Arrate Egañak osotutako epaimahaiak.

Bizkaiko Foru Agiritegiko ateak, lehenengoz zabalik publikoarentzat

Bizkaie! 2012-01-23 16:41   kulturbiz

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak dobako bisita gidatuak antolatuko ditu astero, orain arte publikoarentzat zarratuta egon diran geletan eta lan-eremuetan zehar. Martitzenero, 18:00etan, Agiritegiak Bilboko Maria Diaz Haroko kalean dituan lan-eremuetako ateak zabalik egongo dira hor egiten dan lana azaltzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Antzerkia nagusi Hurbiltasun Antzokia egitarauaren hirugarren edizinoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-01-23 14:54   Kulturea

Hurbiltasun Antzokiaren hirugarren edizinoa aurkeztu dabe BBK-k eta Arriaga Antzokiak. Eguaztenean, hilaren 25ean, abiatuko da aurtengo egitaraua, Patxo Telleria eta Mikel Martinezen Euskarazetamol antzezlanagaz. Antzerkia izango da nagusi BBK Salako programazinoan, baina musikea be ieskainiko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Badator 2012ko Arabako Kuadrillarteko Bertso Txapelketea

Bizkaie! 2012-01-23 12:42   Bertsolaritzea

Bat-batekoan Araba osoko 12 taldek hartuko dabe parte (danetara, 146 parte-hartzaile), eta idatzizkoan 25 taldek emon dabe izena. Talde horreek guztiak 4 ligatan banatu dira. Liga bakotxean 3 taldek hartuko dabe parte, ondoren, liga bakotxeko irabazleak lehiatuko dira finalerdietan. Amaitzeko, finala: martiaren 24an jokatuko da Aramaion.

Iñaki Murua: 'Bertsozalearen perfila nabarmen aldatu da, eta elikatzeko bideak bere bai'

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-01-23 11:44   Barriketan

Bertsozale alkarteko presidentea

'Neguko Bidaia' eta 'Kontzertu Klasikoak' zikloak Getxon

Bizkaie! 2012-01-23 11:27   Musikea

Getxoko Udalak, Andres Isasi Musika Eskolearen eta Kultur Etxearen bitartez, 2012ko lehenengo hiruhilekorako udalerrian musika klasikoko zortzi kontzertuen eskaintza egin dau. Urtarrilaren 21tik martiaren 17ra arte (urtarrilaren 28an izan ezik), Musika Eskolako Areto Nagusiak IV. Neguko Bidaia zikloa eta XXVII. Kontzertu Klasikoak emonaldiak hartuko ditu.

Kepa Murua eta Jose Ibarrola protagonista Eztabaidak Literatureagaz ekimenean

Bizkaie! 2012-01-20 15:44   Kulturea

2007. urtearen hasieran, Eztabaidak literatureagaz izenekoak martxan jarri ziranetik, 80 egile inguruk hartu dabe parte ekimenean, eta 6.000 persona baino gehiago hurreratu dira. Denporaldi barriko lehen hitzordu horretarako, sarritan alkarren ondoan dagozan bi esparruren arteko alkarrizketa proposatzen da, literaturearen eta artearen arteko alkarrizketea, hain zuzen be.

XXI. mendeko hezkuntzearen erronkak eta helburuak aztertu ditue Bilbon

Bizkaie! 2012-01-20 14:54

Parte-hartzaileek adierazo dabe euskal hezkuntza-sistemeak oinarrizko kultura zientifiko-teknikoaren euskarri eta transmititzaile izan behar dauela. Gure gazteentzat nahi dan hezkuntza horrek, jatorriaren sustraiak galdu barik euskal kultura plural eta global barria moldatuko dauen funtsezko tresna izan behar dau.

Bilboko Alondigeak ia lau miloe bisitari izan zituan igaz

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-01-20 14:17   kulturbiz

Bilboko Alondigearen 2011ko balantzea eta 2012ko programazinoa aurkeztu ditu Marian Egaña Alondigako arduradunak. Ia lau miloe lagun izan ziran igaz bertan, eta miloe bik baino gehiagok aisialdi edo kultura jardueretan parte hartu eben.