Xirimiri taldeak irabazi dau Kameratoiaren lehenengo saria
2012-05-28 14:06 BarriakLehenengo saria (1.500 €), Xirimiri taldeak jaso dau, Ondoezik lanagaitik. Bigarren saria (1.200 €), M-taldearentzat izan da, Goitik behera ikus-entzunezkoagaz. Eta hirugarren saria (900 €), Koproskilos eta Unai taldeak lortu dau, Zuhaitzaren Eguna film laburragaz.
VII. Mintza Eguna Santurtzin, bagilaren 2an
2012-05-28 12:21 Euskerea berbagaiBagilaren 2an, Mintza Eguna egingo dabe Santurtzin, Topaguneak, Bai Esan Santurtzin Euskaraz alkarteak eta AEK-k antolatuta. Antolatzaileek egun osoko egitaraua prestau dabe. Mintza Eguna mintzalagunen ikasturte amaierako jaia da.
Jose Mari Andres: 'Euskerea teknologia barrietan sartzen aintzindari izandakoak omenduko doguz'
2012-05-28 11:48 BarriketanTrapagarango Itxaropena Ikastolako zuzendaria
Michael Haneke austriarraren 'Amour', Canneseko Urrezko Palmondoaren irabazle
2012-05-28 11:24 BarriakAmour Michael Hanekeren filmak irabazi dau 65. Canneseko Urrezko Palmondoa. Musika irakasle jubilau biren istorioa kontetan dau pelikuleak. Emmanuelle Riva eta Jean-Louis Trintignant aktoreak dira protagonista nagusiak.
Arabako bertso eskolek '30 urte, 11 opari' egitasmoa abiatu dabe
2012-05-25 15:29 BertsolaritzeaArabako bertso eskolek 30 urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko, 30 urte, 11 opari egitasmoa ipini dabe martxan. Danetara, hamasei bertso-saio antolatu ditue.
Langune hizkuntz industrien alkartea Bruselan aurkeztu dabe
2012-05-25 14:46 Euskerea berbagaiLangune Euskal Herriko Hizkuntz Industrien Alkartea egunotan Bruselan aurkeztu dabe, Hizkuntza Industriaren Europako I. Foroan. Languneko zuzendari Fernando Alanak erakundearen jatorria, funzionamentua eta helburuak aurkeztu zituan.
EITB, Metaposta zerbitzuagaz bat egin dauan lehenengo komunikazino taldea
2012-05-25 13:41EITB taldeak Metaposta zerbitzuan sartzeko hitzarmena sinatu dau asteon. Holan, aurrerantzean EITBko 900 beharginek Metaposta postontzi eta dokumentu-gordailua erabilteko aukerea izango dabe.
Nafarroako konkisteari buruzko nazinoarteko biltzarra antolatu dau Xavier Mina alkarteak
2012-05-25 11:55 jardunaldiakNafarroako konkista eta europar erreforma jardunaldiak antolatuko ditu Xavier Mina Nafarroako Ikerketa Historikoen Alkarteak maiatzaren 31tik bagilaren 2ra bitartean Atarrabiako kultur etxean. Danetara, Euskal Herriko zein kanpoko 24 historialarik hartu dabe parte.
Eusko Jaurlaritzeak Euskerea Sustatzeko Ekintza Plan barria gizarteratzeko prozesua hasi dau
2012-05-25 11:13 Euskerea berbagaiBide nagusia Euskera 21 bloga izango da. Hilebetez, bagilaren 24ra arte, nahi dauenak bere ekarpen eta proposamenak egiteko aukerea izango dau blog horretan.
Arantxa Urretabizkaiaren 'Zergatik panpox', Klasikoen 5. irakurraldi jarraituan
2012-05-24 18:29 KultureaBilbo Zaharra euskaltegiak Arantxa Urretabizkaia idazle eta euskaltzain urgazlearen Zergatik panpox liburuari eskainiko deutso Klasikoen 5. irakurraldi jarraitua. Irakurraldia baino lehen hiru berbaldi antolatu ditue Euskaltzaindiaren egoitzan.
Getxoko 29. Eskulangitza Azokeak 112 artisau batuko ditu barikutik domekara
2012-05-24 17:48 KultureaGetxoko 29. Eskulangintza Azokeak 112 eskulangile batuko ditu barikutik domekara bitartean. Areetako Geltokia plazan izango dira artisau gehienak, 98 hain zuzen be; ganerakoak, Ibaiondo kaleko gastronomiaren gunean egongo dira.
Guardia-Arabako Errioxa Koadrilak 'Euskara eta Ni' egitasmoa preparau dau
2012-05-24 15:54 Euskerea berbagaiEuskara eta Ni 2011. urtean egindago alkarrizketen laburpena da. Alkarrizketa horreek Arabar Errioxa Irratian egin ziran banakoek euskereagaz izandako bizipenak kontetako helburuagaz. Lau alkarrizketatu mota izan ziran: ikastolen lehenego pausuetan egondakoak, lehen belaunaldietako ikasleak, euskaltegian euskaldundutakoak eta belaunaldi barriak.
XVII. Eskola Antzerki jaialdiaren amaiera ekitaldia Arriagan izango da
2012-05-24 15:23 KultureaAurtengo edizinoan sariak irabazi dituen lanak honako honeek dira: Maestra Isabel Gallego Gorria L.H.I.-ko Ebamirentxu eta Ring; Viuda de Epalza L.H.I.-ko Denboran bidaiatzen; Txurdinaga-Behekoa Batxilergoko Institutuko La posadera eta Karmelo Ikastolako Lore horia. Horrezaz gan, epaimahaiak akzesit bat emon deutso Solokoetxeko Karmelo institutuko Soloko kabareta lanari.
Nazinoarteko hogei bat egilek eta kolektibok III. Autoeditatuak topaketan parte hartuko dabe
2012-05-24 15:02 jardunaldiakAlhóndigaBilbaon Autoeditatuak topaketearen hirugarren edizinoa egingo da datorren zapatuan, maiatzaren 26an. Nazinoarteko hogei bat fanzine, aldizkari eta kopuru mugatuko produkzino egongo dira mikroedizinoari eskainitako topaketa honetan.
Castillo Suarezek, Uxue Alberdik eta Xabier Mendigurenek umeentzako liburu bana atara dabe
2012-05-24 13:06 KultureaXabier Mendigurenen Kulerozahar, Castillo Suarezen Krispeta hegalariak eta Uxue Alberdiren Marizikina naiz, eta zer? umeentzako liburuak argitaratu ditu Elkar etxeak.
Bertsoapp iPhone, iPad eta iPod Touch-erako aplikazinoa sortu dabe
2012-05-24 11:01 BertsolaritzeaBertsoapp iPhone, iPad eta iPod Touch-erako bertso aplikazinoa garatu dau Lander Unanuek. Daborduko Apple enpresearen App Storen eskuragarri dago, doban.
Literaturia 2012: astegoien betea Larrabetzun
2012-05-23 18:45 jardunaldiakLaugarren aldiz antolatu dabe Literaturia, euskerazko literaturearen plaza. Literaturia Literatura Eskolearen ekimenez sortu zan 2009an, literatura eta oro har kulturgintzako hainbat eragilegaz alkarlanean.
Bilborock aretoak 734.000 ikusle baino gehiago izan ditu 15 urteotan
2012-05-23 18:23 kulturbizBilborock aretoak 15 urte bete barri ditu. Urteotan 734.000 ikusletik gora izan dira bertan moeta guztietakoa adierazpen kultural zein sozialetan. Bilboko Udalaren Euskera, Gazteria eta Kirol Sailaren menpe dago.
Zaratamoko toponimiaren mapea argitaratu dabe
2012-05-23 17:22 Euskerea berbagaiZaratamoko toponimiaren mapea aurkeztu barri dabe. 2008tik, Maier Gurrutxaga eta Goizaldi Ugarte ikertzaileak ibili dira mapa toponimiko-topografikoa osotzen, Felix Mugurutza Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko kidearen zuzendaritzapean. Zaratamoko Udalak mapearen 2.000 ale argitaratu ditu.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...