Zazpi film laburrek osotzen dabe Kimuak 2012 katalogoa
2012-09-20 12:21 BarriakKrisi ekonomikoak eragindako murrizketek bestelako ondorioak be ekarri deutsoz Eusko Jaurlaritzeak sustatu eta Euskadiko Filmategiak kudeatzen dauen film laburren katalogoari. Batetik, katalogoaren aurkezpena eta egiturea sinpletu egin dabe eta, bestetik, 35 milimetroko zinema formatua kentzeak be aurrezte esanguratsua ekarri deutse antolatzaileei materialen produkzinoan.
Euskadiko Filmategiak aurtengo Kimuak film laburren katalogoa aurkeztu eban atzo Donostian. Bertan izan ziran Joxean Fernandez, Filmategiaren zuzendaria, Aizpea Goenaga, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, Isabel Herguera, Bajo la almohada film laburraren zuzendaria, Mikel Rueda, Agua! film laburraren zuzendaria, Ander Mendia, Beerbug film laburraren zuzendaria, Jesús Mª Palacios, Casa Vacía film laburraren zuzendaria eta Txema Muñoz, Kimuak egitasmoaren arduraduna. Azken honek azaldu eban 2010eko Kimuak katalogoko lanek amaitu dabela honezkero mundu mailako ibilbidea eta 15 urteren bueltan lortutako bigarren emoitzarik onenak lortu dituala. 2011ko edizinoari oraindino urtebete falta jako baina oraingoz emoitzak apalagoak dira, eta ez filmak txarrak diralako, krisiaren erruz jaialdi asko desagertu egin diralako baino.
Krisi ekonomikoak eragindako murrizketek bestelako ondorioak be ekarri deutsoz Eusko Jaurlaritzeak sustatu eta Euskadiko Filmategiak kudeatzen dauen film laburren katalogoari. Batetik, katalogoaren aurkezpena eta egiturea sinpletu egin dabe eta, bestetik, 35 milimetroko zinema formatua kentzeak be aurrezte esanguratsua ekarri deutse antolatzaileei materialen produkzinoan.
Aurkeztu barri dan katalogoak zazpi film labur batzen ditu, eta Zinemaldiko Zinemira saileko emonaldi esklusibo baten barruan hasiko dau bere ibilbidea. Aurreko urteetan baino bi film gitxiago badagoz be, askotarikoak dira eta hizkuntza anitzetan egindakoak. Kontuak kontu, Agua (Mikel Rueda) eta Casa Vacía (Jesus Mª Palacios) gaztelaniaz dira. Lehenengoa gaur egungo hezkuntzearen inguruko gogoeta bat da; bigarrenak, barriz, Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxea bizi izandako abandonautako etxea erakusten deusku.
Beste alde batetik, gaztelaniaz eta ingelesez egindako Bajo la almohada filmak (Isabel Herguera) ospitale batean dagozan umeek egindako marrazkiakaz osotutako animazinozko dokumental bat da. Beerbug (Ander Mendia) be animazinozkoa da, baina umorezkoa. Monsters do not exist filman Kanbodiako umeek bizi daben egoerea salatzeko fantasiara jo dau Paul Urkijo zuzendariak. Ganerako bi lanak Deus et Machina (Koldo Almandoz), euskeraz egindakoa, eta Voice over (Martin Rosete), frantsesezkoa dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!