Publikoak dinamizetea helburu dauen kulturTICK egitasmoa abian da

Bizkaie! 2012-09-19 13:03   kulturbiz

Kulturearen esparru desbardinak dinamizetako asmoz sortu dan tresnea da kulturTICK kulturzaleen kluba eta bere bazkideei, kulturzaleei oro har, zineman, kontzertuetan, antzerkian eta beste arte eszenikoetan, museoetan eta literaturan, abantailak eskainiko deutsezana.

EiTBko Bilboko egoitzan kulturTICK egistasmoaren aurkezpena egin barri dabe berau bultzatzen daben komunikazino zein kultur erakundeek: EiTB, Tr3sc Kataluniako Kultura Kluba, Eskena, Zineuskadi, Last Tour International, Kultura Live eta Euskadiko Liburudenden Alkarteen Federazinoak, hain zuzen. Kulturearen esparru desbardinak dinamizetako asmoz sortu dan tresnea da kulturTICK kulturzaleen kluba eta bere bazkideei, kulturzaleei oro har, zineman, kontzertuetan, antzerkian eta beste arte eszenikoetan, museoetan eta literaturan, abantailak eskainiko deutsezana.

Datorren zemendian martxan izango dan ekimen honek, kulturearen inguruan kultur eragileak, komunikabideak eta ikuslegoa batzea dau helburu. Pio Ortzi de Pinedo, KulturTICKeko zuzendariak azaldu dauenez, bost arlo nagusitan oinarritzen dau bere lana: kultur eragileek eskaintzen dituen ekimenen inguruan kultur-erkidegoa sortzea eta dinamizetea; ekimenen zabalkundean eragina izatea; herritarren konsumoa eta parte-hartzea areagotzeaprodukzinoari laguntzea.

Kultura arloko eragileen presentzia be izan dauen aurkezpenean, EiTB eta kulturTICKek erakunde bien arteko hitzarmena gauzatu dabe. Bertan, klubaren barruan eskaintzen diran ekitaldi edota ekimenei zabalkundea emoteko konpromezua azaltzen da. Patxi Arratibel, EiTBko Estrategia eta Kanpo Harremanetarako Zuzendariaren eretxiz, garai latzak diran honeetan, kultura arloak sufriduten dauenaren jakitun gara, eta etxe honen helburua, zerbitzu publikoa izanik, herritarrakana heltzeko asmoz sortzen diran ekimen kulturalakaz bat egitea da. Izan be, kultura klubaren oinarrian dagozan erakundeen ordezkari lez, Kultura Live-eko Iker Arronizek aitatu dauenez, kulturTICK eta EiTBren artean sinatutako hitzarmena garrantzi handikoa da kultur arloan gabiltzanontzako, partaidetza eta ikuspena bermatzen baititu, eta hori publiko barrien sorkuntzarako zein esistiduten diranen berregokitzapenarako berebizikoa da.

kulturTICK kulturzaleen kluba da. Kultura konsumoa areagotzera bideratutako komunikazino eta sustapen plataformea da, helburua publikoen garapena eta fidelizazinoa lortzea da, baita Euskadiko eskaintza kulturalaren zabalkundea bultzatzea be. Irabazi asmorik bako kudeaketa pribatua dauen erakundea da kulturTICK.

KulturTICK kultur-erkidegoa bultzatzeko beharrizanaren ondorioz sortutako proiektua da, honezkero esistiduten diran publikoak dinamizau eta kultur zein adierazpen artistikoen arteko alkarbideak areagotu asmoz. Ahalmen handiko komunikazino plataformearen izaerea dauen ekimen honek gure herrian antolatzen diran kultur proposamenen zabalkundea jorratzea dau helburu. Horregaz batera, kultur arloan konsumo bide barriak eskaini eta kultura guneen jarduerearen gainean eragina dauen parte-hartzea sustatzen ditu, euskal kulturea eta euskerazko produkzinoagazko begirunea dauela.

KulturTICKen hedabide propioez gan, komunikabide lagunen bitartez be zabalduko da eskaintza sorta. Honeen artean aitagarria da EiTB taldeak bere komunikabide talde osoagaz (ETB1, ETB2, ETB3, irratiak eta webgunea) eskainiko deutson arreta berezia. Hitzarmen bidez sinatutako alkarketa hau estrategikoa eta funtsezkoa da kultura arloa osotzen daben eragileentzat, erakunde biek gainean hartzen dabelako kulturearen sustapen eta zabalkundearen arreta, konsumoaren bitartez partaidetzeari bultzadea emon guran. Era berean, komunikazinoaren beste eremu batzuetan hitzarmenak sinatuko ditu klubak, prentsa generalista zein hedabide espezializatuetan, kasu.

kulturTICK kulturaz gozatzeko modu barria da. Dinamikoa, parte-hartzailea eta iraunkorra. Kluba da: kultur zaleen kluba. Eta bazkideoi -kultur erabiltzaile iraunkorrez osotutako multzoa- antzerki, musika, zine, opera, literatura eta orohar, Euskadin gertatzen diran ekimen kulturalen barri emon eta norbanakoen aurrean abantailak eskaintzea dau helburu.

kulturTICK txartela eskuartean dauen momentuan hasita, bazkideak eta bere lagun batek klubak eta eragile kulturalen artean adostutako abantailak izango ditue. Hainbat espazio zein kultur eragilek antolatutako ekintzetan deskontu zuzena izango dabe, azken orduko beherapen berezi eta zozketetaz gan. Baina kulturTICKeko kide izatea zeozer biziagoa da: kultur jarduera bera jantzi eta esperientziaz gozetako, berariazko ekintzetaz, artistakaz topaketetan, eta bestelako ekimenetan parte hartzera konbidauko dauelako klubak.

kulturTICKeko bazkidetzak 52 euroko kostua izango dau urtean, altan emon eta hurrengo hamabi hilebeteetan balioa izango dauena. Bigarren aukera moduan, Oinarrizko kulturTICK bazkidetza be eskaintzen da. Bide horretatik joten dabenek, Tick aldizkaria eta Tick Oparia kenduta klubeko bazkide izatearen abantaila guztiak izango ditu. Bazkide izateko, zemendian martxan jarriko dan kulturtick.com webgunean emon behar dira datuak. Bitartean, eta proiektuaren gorabehera guztien jakinaren gainean izateko interneteko helbide horretan martxan dagoan microsite-an itxi daitekez datuak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu