Euskerea ikasteko deia egin deutsee euskaltegiek herritarrei
2012-09-20 17:42 Euskerea berbagaiIkasteko bidaia egin ezkero, bidaia hori aberasgarri eta suspergarri izaten dogu. Gure izatea hobeto ezagutzen dogu, gure inguruaren izenak eta izanak egokiago barruratzen doguz eta horretaz kanpo be, gauza gara egunero gure sentimenduak euskeraz kanporatzeko, gure lana euskeraz egiteko, gure laguntaldean euskeraz berba egiteko...
Euskaltegiek agerraldia egin dabe gaur, irailak 20, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, Zatoz euskaltegira! izenburupean, euskal herritarrei euskerea ikasteko deia luzatzeko asmoagaz. Ekitaldian euskaltegietako ordezkariak izan dira, eta eurekaz batera erakundeetako, alderdi politikoetako eta sindikatuetako kideak; kirolariak; kultur arloko ordezkariak eta, oro har, hainbat gizarte eragile. Besteak bestek, Akademiaren egoitzan izan dira Lourdes Auzmendi, Miren Dobaran, Zigor Etxeburua, Laura Garrido, Marije Fullaondo, Koldo Tellitu, Vicente Reyes, Lorea Bilbao, Juanmari Larrarte, Amets Arzallus eta Paul Bilbao.
Danen izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak hartu dau hitza, eta euskerea ikasteko arrazoi ugari dagozala esan dau: Ikasteko bidaia egin ezkero, bidaia hori aberasgarri eta suspergarri izaten dogu. Gure izatea hobeto ezagutzen dogu, gure inguruaren izenak eta izanak egokiago barruratzen doguz eta horretaz kanpo be, gauza gara egunero gure sentimenduak euskeraz kanporatzeko, gure lana euskeraz egiteko, gure laguntaldean euskeraz berba egiteko, azaldu dau. Labur zurrean, geureago eta aldi berean zabalago eta edegiagoak izateko. Ikasi eta erabili, erabiliz ikasi, erabilteko ikasi... Horretan doguz bidegile eta bidaide euskaltegiak, azpimarratu dau.
Andres Urrutiaren esanetan, 'Une latzak bizi doguz. Dirua eskas, baliabide ekonomikoak urri, itxaropenik eza da nagusi gure artean. Horren aurrean, beste behin be, aldarrikatu daigun gure konpromisoa eta esan deiotsagun gizarteari euskerea bera dela, gizarte honen barruan, gainditu beharko ez litzatekeen lerro gorria. Horretan ulertzen da zuen zeregina, zuek eskaintzen deutsazuelako gizarteari holako zerbitzua, holako ematea, gizartea bera izatearen eta kulturearen ikuspegitik aberastu nahian.
Azpimarratu behar da euskaltegiek egiten daben lana, izan be, irakaskuntzea da, Euskaltzaindiarentzat ez eze gaur hona zuen aurrera agertu garen guztiontzat euskerearen normatibizazino eta normalizazinoaren eparruetan arlo esanguratsua eta aproposa, hortxe be nabarmentzen baita ibilbide honen indarra.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!