Art After Dark berezia Bilboko Guggenheimen 15. urteurrena ospatzeko
2012-09-20 11:18 MusikeaIrailaren 21ean, barikuan, protagonistak zazpi izango dira, musika elektronikoan, teknoan, folkean eta nazinoarteko rock psikodelikoan nabarmentzen diranak: Chema Rey + Javier Vielba DJs, Cápsula, Arizona Baby, Johann Wald DJ, Madel, Hernández eta James Holden.
Guggenheim Bilbao Museoak Art After Dark denporaldiari hasierea emongo deutso irailaren 21ean, Atrioan eta aire zabalean izango dan saio berezi bategaz, izan be, nazinoarteko eta estaduko DJ onenetako zazpi izango dira zuzenean. Atrioan egiteaz gan, kanpoaldean be, aire zabalean, izango dira taldeak eta DJak. Protagonistak zazpi izango dira, musika elektronikoan, teknoan, folkean eta nazinoarteko rock psikodelikoan nabarmentzen diranak: Chema Rey + Javier Vielba DJs, Cápsula, Arizona Baby, Johann Wald DJ, Madel, Hernández eta James Holden.
Arratsaldeko 20:00etatik goizaldeko 01:00etara bitartean, lau talde izango dira Museoko hegoaldeko urmaelean. Chema Rey eta Javier Vielba DJak rock onenaz betetako saioagaz hasierea emongo deutsie gaualdiari.
Arizona Babyk eta Capsulak rock Folk psikodelikoz beteko dabe Museoko kanpoaldea. Johann Wald izango da azkena, Museoko hegoaldeko urmaeleko agertokian. Ezaguna da hainbat telebista-kateetan bideoak jarteagatik, besteak beste, MTVn, Cuatron eta TVEn. Halan da be, 12 urte daroaz estaduko klub eta jaialdi onenetan musikea jarten. Haren saioetan azken 50 urtetako pop alternatiboa da nagusi.
Gaueko 22:00etatik goizaldeko 01:00etara bitartean, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan be izango dira emonaldiak, Art After Darken Special Edition honetan. Europako musika elektronikoaren eta teknoaren hiru izar handi izango dira. Lehenengo Madel-ek haren estilo moderno eta berezi-berezia ekarriko deusku. Pink Fever klubeko DJ, musikagilea eta produktorea da, eta tekno pop estiloko DJ estimatuenetako bat. Bigarren izango da Hernandez, musika elektronikoaren DJ miresgarria; Europako, Brasilgo eta Asia hego-ekialdeko klub onenetan egin dau lan. SideFx disko-etxearen sortzailea be bada eta Marginal klubeko sustatzailea.
James Holdenek, Border Community disko-etxe gogoangarriaren sortzaileak, Atrioko saioari amaierea emongo deutso. Produktorea eta musika elektronikoan barritzailea da. Mundu osoan goraipatua, trebetasun handia dauka musika nahasketak egiteko, publikoa harritzeko eta edozein genero gainditzeko.
Sarrerak
- Aurretiko salmenta: 12€ publiko orokorra eta 8€ Museoaren Lagunak, BBKren bidez. 2012ko irailaren 21eko 12:00ak arte bakarrik.
- Txarteldegian: 15€ publiko orokorra eta 11€ Museoaren Lagunak, Museoko txarteldegian 2012ko irailaren 21eko 12:00etatik aurrera bakarrik.
- Salgai BBK bidez: orotariko kutxazainak, 944 31 03 10 telefonoa eta webgunea (musika atala).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!