Qingdaori (Txina) buruzko argazki erakusketa bat zabaldu dabe Bilbon

Bizkaie! 2012-09-18 10:46   Kulturea

Artista txinatar batzuek Qingdaoren Xarma izenburuko argazki erakusketea zabaldu dabe Bilbon. Erakusketea uriburu bilbotarreko Bailen kalean jarritako karpa batean bisitau ahal izango da, La Concordia geltokiaren aurrean, eguenera arte, hilaren 20ra arte. Erakusketeak 80 argazki batzen ditu, Qingdaoko paisajeak, usadioak eta ohiturak islatzen dituenak.

Artista txinatar batzuek El encanto de Qingdao/Charm of Qingdao/Qingdaoren Xarma izenburuko argazki erakusketea zabaldu dabe Bilbon. Erakusketea uriburu bilbotarreko Bailen kalean jarritako karpa batean bisitau ahal izango da, La Concordia geltokiaren aurrean, eguenera arte, hilaren 20ra arte. Erakusketeak 80 argazki batzen ditu, Qingdaoko (Txina) paisajeak, usadioak eta ohiturak islatzen dituenak.

Shandong probintziako portu-uriburua dan Qingdao izenaren itzulpena da: 'uharte berdea'. 1898tik 1914ra Alemaniako kolonia-kontzesinoaren uriburua izan zan; Alemaniak arrasto garrantzitsua itxi eban haren arkitekturan, urigune historikoan edo tren-geltokian oraindino be bizirik dagoan arrastoa. Pekineko Olinpiar Jokoetako uretako lehiaketen zati bat hartu eban.

Erakusketearen harira, Qingdaoko ordezkaritza bat bisitan izan da Bilbora. Kulturearen, komunikazinoaren eta argazkiaren munduagaz loturea daben personak dira, besteak beste, Xiu Jianhua, Txinako Albiste Zerbitzuko Qingdaoko Agentziako zuzendari nagusia; Xu Chongde, Txinako Albiste Zerbitzuko Qingdaoko Agentziako argazkilaritza zuzendaria; Shang Yanquing, Txinako Kazetaritza Argazkilarien Alkarteko kidea; eta Xu Xiaogang, Popular Photography aldizkariko editorea. Erakusketan ikusigai dagozan irudiak Bilbori dohaintzan emongo jakoz, uriburu bien arteko eguneko eta etorkizuneko hartu-emon onen erakusgarri.

Ekimen hau Bilboko Udalak bultzatutako nazinoarteratze-estrategiaren barruan sartzen da, izan be, Bilbok bere buruari erronkea ezarri deutso: Asiako kontinentean, batez be Txinan, egun dauen dimensino ekonomikoa areagotzea. Hain zuzen be, udalbatzak, legegintzaldi honetarako lehentasunezko helburuen artean, honakoak ezarri ditu: uriak planetako merkatu indartsuenean daukan irudia indartzea, Bilboko -eta Euskal Herriko- enpresa txiki eta ertainei ateak zabaltzea eta Txinako kalidadezko turismoa Bilbora erakartea.

Bilbok eta Qingdaok lankidetza hitzarmen bat sinatu eben 2003an. Hitzarmen horri bultzadea emon jakon Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotzi Ibone Bengoetxeak eta Bilboko Udaleko zinegotzi delegatu Andoni Aldekoak joan dan garagarrilean Singapurrera, Qingdaora eta Pekinera egindako bidaiagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu