Hemen dira umeei zuzendutako XVIII. 'Bilbon Eskolatik Antzerkira' programea eta Eskola Antzerki Lehiaketea

Bizkaie! 2012-09-18 14:14   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Arte Eszenikoen aldeko apustuari eusten deutso, hezkuntzarako tresna moduan, eta ikasturte honetan be aurrera jarraitzen dau Bilbon Eskolatik Antzerkira programeagaz. Eskola Antzerki Lehiaketeagaz batera, Arte Eszenikoetarako ikus-entzule barriak trebatzea dau helburu, txikienen artean antzerki arlokoko sorkuntza lana bultzatzeaz gan.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Arte Eszenikoen aldeko apustuari eusten deutso, hezkuntzarako tresna moduan, eta ikasturte honetan be aurrera jarraitzen dau Bilbon Eskolatik Antzerkira programeagaz. Honezkero ohikoa dan Eskola Antzerki Lehiaketeagaz batera, Arte Eszenikoetarako ikus-entzule barriak trebatzea dau helburu, txikienen artean antzerki arlokoko sorkuntza lana bultzatzeaz gan.

Ekimen horreetan, alde batetik, konpainia profesionalek umeei zuzenduta atondu dituen lanen emonaldiak sartzen dira, eta, bestetik, sorkuntzea bultzatzea, Bilboko ikastetxe guztientzat zabalik dagoan eta muntaketak aurrera eroan ahal izateko laguntza ekonomikoa eta teknikoa daben antzerki ikastaroen eta lehiaketearen bitartez.

Holan, 2011/2012 ikasturtean, 32 ikastetxetako Lehen eta Bigarren hezkuntzako 6.628 ikaslek hartu dabe parte Bilbon Eskolatik Antzerkira programan, umeei zuzendutako eszenako programazino egonkorra eskaintzea bilatzen dauen ekimenean. Orain hasiko dan ikasturterako 30 emonkizun programau dira (euskeraz eta gaztelaniaz), zortzi konpainiaren eskutik, Bilborock-en, Campos antzokian eta Otxarkoagako eta San Frantziskoko udaltegietan. Barrikuntza lez, aurten Pabellón 6 gunean be izango dira ekitaldiak eta AlhóndigaBilbaogaz be jarraituko da, azken hori, lengoaia garaikideenetara hurreratzea bultzatzen jarraitzeko, jantzara, batez be.

Emonaldietara joateko aukeraz gan –horretarako aurretik ikastetxeek erreserbea egin behar dabe– Bilbon Eskolatik Antzerkira ekimenaren barruan, Kultura eta Hezkuntza Sailak material didaktikoak be jarriko ditu irakasleen esku, taldeakaz lan egin ahal izateko, ikastetxeetan bertan, eta ikus-entzule barrien prestakuntzan aurrera egin ahal izateko. Aurtengo ikasturtean beste barrikuntza bat be egongo da, izan be, ikasleek artistakaz eta sortzaileakaz egoteko aukerea izango dabe emonaldiaren ondoren, zemendian Pabellón 6 eszenatokian ikuskizuna eskainiko dauen Malas Compañías zirku barriko konpainiaren kasuan, hain zuzen be.


Eskola Antzerki Lehiaketea

Kultura eta Hezkuntza Sailak Eskola Antzerki Lehiaketearen edizio barri bat antolatuko dau 2012/2013 ikasturteaan. Lehiaketearen helburu nagusia, Arte Eszenikoak ikastetxeetan tresna didaktiko lez erabiltea sustatzea da. Antzerki emonaldien lehiaketea da, egokitutako lanak edo ikasleek eurek sortutakoak aurkeztuko dituana. Ondorioz, Bilbon Eskolatik Antzerkira programearen osogarri egokiena da, izan be, ikasleak ikus-entzule izatetik protagonista izatera pasetan baitira.

Lehiaketearen azken edizinoan Bilboko 15 ikastetxe publikok eta pribatuk hartu eben parte. Euskerazko (21) eta gaztelaniazko (8) 29 antzezlan aurkeztu zituen. Eskola Antzerki Lehiaketea, Kultura eta Hezkuntza Sailak aspalditik bultzatzen dauen ekimena da, izan be, orain hogei bat urte sortu zan, 1992an, umeen artean Arte Eszenikoak sustatzeko asmoz. Dirutan emoten diran sariez gan, parte hartzen daben ikastetxeek 300 euroko ekarpen ekonomikoa jasoko dabe, ikasturtean zehar egin beharreko muntaketetan laguntzeko.

Lehiaketeak zenbait alderdi barritzaile sarituko ditu, besteak beste, ondokoak: lan eszenikorik onena, proposamen eszenikorik bereziena, alderdi teknikoei emondako konponbiderik onena, interpretazinorik onena, partaideen edadera egindako egokitzapenik onena edo modalidade eszenikoen berreskuratze lanik onena. Kategoria bakotxeko lan irabazleek diploma bat eta 300 euro jasoko ditue, eta, horrezaz gan, euren lana ikus-entzuleen aurrean aurkezteko aukerea izango dabe, Arriaga Antzokian ospatzen dan Eskola Antzerki Jaialdiaren barruan.

Lehiaketan Bilboko ikastetxe guztiek hartu ahal izango dabe parte, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBH-ko eta Batxilergoko ikasleek, 3 eta 17 urte artekoek.

Arte eszenikoen alorreko eskaintza, BilbaoEszenak, Udalaren esku dagoan Baliabide Eszenikoen Zentroak, bariku arratsaldetan, euskeraz, eskaintzen dituan antzerkiaren hastapen ikastaroakaz osotuko da: bat, 8 eta 11 urte arteko umeentzat, eta bestea, 12 eta 16 artekoentzat. Ikastaro horreetarako aurre-inskripzinoa urriaren 2ra arte dago zabalik www.bilbao.net helbide elektronikoan.

Eskola Antzerki Lehiaketeak, eta Kultura eta Hezkuntza Sailak umeei begira antolatutako ganerako antzerki jarduerek, hau da, Bilbon Eskolatik Antzerkira programeak eta BilbaoEszenaren antzerki ikastaroek, honako helburu honeek konpartiduten ditue: gure urian umeei eta gazteei zuzendutako antzerki programazinoa indartzea, gazteen artean antzerkirako zaletasuna sortzea, familia osoa kulturea konsumiduteko ohituran inpliketea, arte eszenikoen alorrean eskolakaz egiten dan lana indartzea eta aintzatespena eta garrantzia emotea ikastetxeek kultur hezkuntzan, oro har, eta antzerkiaren alorrean batez be, egiten daben lanari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu