'Lur gorrian barrena' disko-liburua aurkeztu dau Xabi Strubellek
2012-01-17 14:47 MusikeaLur gorrian barrena disko-liburua aurkeztu dabe Xabi Strubell musikariak eta Eneko Haritza idazleak Donostian. Diskoak bederatzi abesti eta hamar ipuin ditu. Liburuagaz batera egingo daben umeentzako tailerraren barri be emon dabe Maluta argitaletxeko arduradunek.
Zinegoak jaialdiak lehenengo on line bideo-lehiaketea abiatu dau
2012-01-17 14:17 BarriakZinegoakBilboko Gay-lesbo-trans Nazinoarteko Zinema-jaialdia zezeilaren 6tik 12ra bitartean egingo da. Festibala hasi orduko, Zinegoakek, Euskaltel enpresegaz lankidetzan, lehenengo on line bideo-lehiaketea antolatu dau. Parte-hartzaileek Zinegoak 2012ko goiburua egin behar dabe, hau da, jaialdiko proiekzino guztien aurretik ipinten dan ikus-entzunezko piezea.
'Bilbo kultura bizia' gidaliburua, uriko urte osoko agenda kulturala
2012-01-17 13:17 kulturbizBilbo Kultura bizia gidaliburua banatuko dau asteon Bilboko Udalak, danetara 15.000 argitaratu ditue. Liburuxkan urian izango diran ekitaldien barri eskaintzen da; artea, antzerkia, zinema eta musika jaialdiak, literatura lehiaketak eta jardunaldiak, arte jarduerak, ondarea ezagutzeko eta sustatzeko jarduerak, ikastaroak eta abar.
Barrutirock musika zirkuituan izena emoteko epea edegi dabe
2012-01-17 12:02 MusikeaBarrutirock zirkuituan izena emoteko epea zabaldu barri dau Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak. Bilboko musika taldeek eta bakarlariek euren lanak zuzenean aurkezteko aukerea izango dabe uriko hainbat aretotan, zezeilaren 17tik aurrera.
'Aita Gaucherren mistela' eta Kosmodromo sarean jarri ditu Susak Txillardegiren gorazarrez
2012-01-17 11:49Jondako zapatuan hil zan Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiren (1929 - 2012) gorazarrez, bere ipuinak batzen dituan Kosmodromo liburua, 1984an plazaratua, jarri dau sarean Susa argitaletxeak Armiarma atarian, egungo grafiara ekarria.
Joxe Mari Soraluze Balentziaga 'Epelde' soinu-jotzailea hil da
2012-01-17 10:07 MusikeaJoxe Mari Soraluze Balentziaga Epelde soinu-jotzailea zapatuan hil zan. Epelde 1914an jaio zan Azkoitiko Martirieta bailarako Muno baserrian. Musikarako zaletasuna familiatik etorkon; aita eta aitita dultzaineroak izan ziran, baina berak soinu txikia aukeratu eban.
Titzina Teatrok heriotzearen lau ikuspuntu eskaintzen ditu ‘Exitus’ antzezlanean
2012-01-17 09:45 KultureaKomedia eta dramea buztartzen dituan obra honegaz, konpainiak beti landu dauen ezaugarriari eusten deutso, sorkuntzearen antzerkiarena, hain zuzen. Titzina Teatroren lan guztiak ikerketa sakonean oinarritzen dira eta, ondorioz, eszenatokian agertzen diran pertsonaia zein eszenak bata bestearen atzetik agertzen dira era dinamiko, poetiko eta itxura tragikomikoagaz.
'La chispa de la vida'
2012-01-16 17:49 Zinema kritikakBerba bat aukeratu behar baneu filma definitzeko ondokoa izango litxake: karikaturea. Baina lehenengo eszenatik hasita, ezer ez da sinisteko modukoa. Karikaturak dira nagusia, han eta hemen. Ez naz momentu baten be filmean sartu.
Miarritzeko Fipa jaialdiaren 25. edizinoa urtarrilaren 23an abiatuko da
2012-01-16 16:59 BarriakMiarritzeko Fipa ikus-entzunezko jaialdiaren 25. edizinoa urtarrilaren 23tik 29ra bitartean izango da, Miarritzen. Sail ofizialean 77 izango dira ikusgai, eta lehiaketatik kanpo, ostera, 54. Gaur egungo gaiak lantzen dituen lanak izango dira nagusi Miarritzen, berbarako, immigrazinoa, krisi ekonomikoa, pobrezia, Arabiar Udabarria Tunisian eta emakumeen burrukak.
'The Artist' eta 'The Descendants' pelikulak, Urrezko Globoetan protagonista
2012-01-16 14:45 BarriakThe Artist film mutuak eta The Descendants pelikulek irabazi ditue Urrezko Globo gehien, sarien 69. edizinoan. The Artist lanak komedia onenari, aktore onenari (Jean Dujardin) eta soinu banda onenari (Ludovic Bource) sariak jaso ditu, eta The Descendants filmak, barriz, drama onenari eta gizonezko aktore onenari (George Clooney) lortu ditu.
Toribio Echevarria barrikuntza sarien 22. edizinoa martxan dago
2012-01-16 13:49Toribio Echevarria barrikuntza sarien 22. edizinoko lanak aurkezteko epea edegi dabe, eta zezeilaren 7an itxiko dabe. Eibarreko Udalak eta BIC Gipuzkoa Berrilanek bultzatu dabe lehiaketea, Eusko Jaurlaritzako Industria, Barrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Ekintzailetza Zuzendaritzeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Barrikuntzarako, Landa Garapenerako eta Turismo Sailak babestuta.
BBKklip bideo lehiaketako lehenengo edizinoko sariak banatu ditue Bilbon
2012-01-16 12:47 Euskerea berbagaiBBK-k, Azkue fundazinoak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako BBKklip lehiaketako sariak banatu ditue astegoienean. Euskerea, Euskal Herria edo bertako gizarteagaz loturea daben film laburrak saritzea dau helburu lehiaketeak.
2012ko Ibilaldiko abestia aukeratzeko 25 lehiakide
2012-01-16 10:54 MusikeaAurtengo Ibilaldiko abesti lehiaketan parte hartzeko epea amaitu barri, 25 kanta jaso dituela jakinarazo dabe Trapagaraneko Itxaropena ikastolako arduradunek. Orain, epaimahaikideek abestiotatik bost aukeratuko ditue, Interneten ipini, eta gura dauenak botoa emon ahal izango dau.
Igone García: 'Surfa nire bizitza baldintzatu dauen hobbya izan da beti'
2012-01-16 10:16 BarriketanSurflari bizkaitarra
Txillardegi politikari, hizkuntzalari eta idazlea joan jaku
2012-01-16 09:48 kulturbizPolitikari, hizkuntzalari eta idazle donostiarra zapatu goizean hil zan. Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi 1929an jaio zan, Antigua auzoan, eta azkenaldian osasunez makal ebilen. Ezker abertzaleak adierazo dauenez, urtarrilaren 29an omenaldia egingo deutse Kursaalen.
Uri-eraldaketeari buruzko dokumental zikloa antolatu dabe Zinebik eta hACERIAk
2012-01-13 14:20 BarriakZinebiren 52. edizinoan ikusi ziran filmeetako batzuk Hiria bada niretzat. Hiriko bizitza eta bere lekuak gaur egungo dokumentalean izenburupean batu ditue, eta urtarrilaren 17an eta 18an eskainiko ditue. Aukeraketa horretan, Hanburgon, Parisen eta Bratislavan egindako uri-eraldaketa esperientzietan oinarritutako film luze bat eta labur bi jaso ditue.
Snow Patrol, Vetusta Morla, The Gift eta Noah & The Whale, Bilbao BBK Liven
2012-01-13 13:11 MusikeaAurtengo Bilbao BBK Live jaialdiko taldeen izenak jakinarazo ditue antolatzaileek: Snow Patrol, Vetusta Morla, The Gift, Noah & The Whale, Klaxons, Band Of Skulls eta Lori Meyers. Orain arte, Radiohead zan baieztatutako banda bakarra. Jaialdia Bilboko Kobetamendin egingo da, garagarrilaren 12tik 14ra.
Badator V. Huhezinema
2012-01-13 12:11 BarriakLehiaketa ofizialean parte hartzeko oinarriak webgunean (www.huhezinema.com) dagoz eskuragarri. Urtero legez, edozein adinetako egileen lanak onartuko dira, Euskal Herrian (EAE, Nafarroa eta Iparraldea) jaioak edota Euskal Herrian bizi diranak (erroldatuta dagozanak). Martiaren 23a da film laburrak bialtzeko azken eguna.
Oxfordeko Unibersidadeko Iberiar Ikasketen XV. Foroan parte hartzeko epea edegi dabe
2012-01-13 11:59 jardunaldiakOxfordeko Unibersidadeak Iberiar Ikasketen XV. Foroa antolatu dau bagilaren 20tik 22ra, eta euskereak lehengo aldiz hartuko dau parte topeketan, katalana, galegoa, portugesa eta gaztelaniagaz batera. Daborduko, berbaldietarako proposamenak edo ponentziak aurkezteko epea edegita dago, zezeilaren 3ra arte.
Lehenengorako sarrerak agortu ostean, Berri Txarrak taldeak bigarren kontzertu bat emongo dau Bilbon
2012-01-13 10:50 MusikeaZezeilaren 4ko kontzerturako sarrerak salgai dagoz honezkero Musikaze eta Kulturalive webguneetan 13 euroko salneurrian (+ gastuak) eta txarteldegian 17 euroren truke erosi ahal izango dira.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...