Nobel-Truk, Jokin Zaitegi bekearen alde

Bizkaie! 2013-11-18 12:53   Kulturea

Arrasate Euskaldundu Dezagun (AED) Elkarteak ekimena jarri dau abian, 2002tik urtero literaturako Nobel saridunen lanak euskerara ekarteko erabili izan dan sariketea finantzetako zailtasunei aurre egiteko helburuagaz.

Arrasate Euskaldundu Dezagun (AED) Elkarteak ekimena jarri dau abian, 2002tik urtero literaturako Nobel saridunen lanak euskerara ekarteko erabili izan dan sariketea finantzetako zailtasunei aurre egiteko helburuagaz.

Hasiera batean, euskeraz topetako gatxak ziran testuak (zientifikoak, dibulgazniozkoak, filosofikoak...) euskerara ekarri eta zabaltzeko helburuagaz ekin eutson bideari sariak. Halan da be, 2002an, garaietara egokitu beharra egoala ikusirik, beste norabide bat emon jakon eta izentautako azken Literatura Nobel saridunaren lan esanguratsu bat euskeratzea helburutzat jarri. Elkar argitaletxeagazko lankidetzeari esker, itzulpenaren emoitzea argitaratu egiten da urterik urte.

Orain arte, Kutxa Fundazinoaren Gizarte-ekintzaren babesagaz finantzau ahal izan da sariketea, baina 2012ko abenduan, Kutxa Fundazinoak urteetako babes hori bertan behera itxi eban. Halan da be, AED alkarteak ekimenagaz aurrera egin eban, Mo Yanen lana euskerara ekarteko deialdia eginda egoalako ordurako. Bekearen ordainketari aurre egin ahal izateko bide barriak jorratzen dabil AED eta bide horretan dator Nobel-truk ekimena. Bekearen etorkizuna ekimen horren emoitzen barruan egongo da.


Nobel-Truk, zelan egin

50 euroko ekarpena eskatzen jako jenteari. Ekarpena egin dauena, ekimenaren laguntzaile bihurtuko da, eta trukean, Mo Yanen Hori da umorea maisu! ipuin-bildumearen liburua jasoko dau.

Dirua AEDko webgunean (www.aedelkartea.com) jarri diran kontu korronteetan sar daiteke abenduaren 20a baino lehen. Kontzeptuan ekarpengilearen izena eta bi abizenak zehaztuko dira eta ordainagiria aed@aedelkartea.com helbidera bialdu. Debagoiendarrek AEDn, Loramendin eta Jardunen jaso ahalko dabe liburua, eta ganerakoei postaz bialduko deutsegu.

AED elkarteak 1986 urtean jarri eban abian Jokin Zaitegi Arrasateko kulturgile handiari eskainitako itzulpen sariketa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu