BFAk 6,2 miloe euro zuzenduko ditu 2014an euskerearen erabilerea sustatzeko

Bizkaie! 2013-11-14 17:56   Euskerea berbagai

Apustu estrategiko eta aitzindaria egingo da, euskera planak ezarriz 17 foru entidade eta enpresetan, eta aurrera egingo da euskerearen presentzia eta erabilerea sendotzen IKTetan, hori ezinbestekoa baita apurka-apurka benetako elebitasuna bermatu ahal izateko.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskera Zuzendaritza Nagusiaren aurrekontua % 2,74 gehitu da aurreko ekitaldiaren aldean, eta 6.255.002 euro izango ditu 2014an euskerearen erabilerea sustatzeko ekintza planak garatzen jarraitzeko lurraldeko udalerrietan eta udalez gaindiko eremuetan, gizarte eragileakaz, udal eta mankomunidadeakaz eta Alkarbide foroagaz, Josune Ariztondo Kulturako foru diputaduak aurrekontu proiektuaren aurkezpenean azaldu dauenez.

Ezarri diran helburuen artean, abian jarriko da Administrazino eta Erakunde Publikoetan Euskerearen Erabilerea Normalizetako V. Plana (2013-2017), herritarren eskubideen funtsezko bermea hizkuntza normalizazinoaren arloan. Gainera, apustu estrategiko eta aitzindaria egingo da, euskera planak ezarriz 17 foru entidade eta enpresetan, eta aurrera egingo da euskerearen presentzia eta erabilerea sendotzen IKTetan, hori ezinbestekoa baita apurka-apurka benetako elebitasuna bermatu ahal izateko.

Era berean, administrazinoaren dokumentuak itzultzeko eta estandarizetako aurrekontu saila be handitu egin da, % 1,54, hain zuzen, eta danetara 254.622 euro izango dira.

Bestalde, Azkue Fundazinoari, Alkarbideri eta euskerearen sustapenean Bizkaiko Foru Aldundiaren lankide diran toki erakundeei bideratutako aurrekontuari (1.115.000 euro) eutsi egingo jako, bai eta Euskaltzaindia, Labayru Ikastegia eta bestelako erakunde eta alkarteei, eta euskerazko argitalpenak ataraten dituen erakundeei eta abarrekoei (2.532.000 euro) zuzendutakoari be. Era berean, 2013ko ekarpen berdina egingo da enpresaren eremuan euskerea sustatzeko: 837.000 euro.

Euskeraz irakurtea sustatze aldera, zenbait programa estrategiko mantenduko dira, besteak beste, Idazleakaz, eta horretan lan egiten daben erakunde eta alkarteakazko lankidetzea be bai. Euskerazko aldizkari eta argitalpenei emoten jakezan diru-laguntzinoei jagokenez, aurrekontu saila mantendu egingo da, kontuan izanik, gainera, sektoreak bizi dauen egoera larria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu